Alsazia-Lorrena (alemanez Reichland Elsass-Lothringen) Alemaniako Inperioko lurraldea izan zen, izan ere, 1871. urtean, Alemaniako Inperioak Frantziaren mende zeuden Alsazia eta Lorrena lurralde germaniarrak eskuratu zituen. Frantziako departamendu hauek osatzen zuten: Rhin Beherea, Rhin Garaia (Belfort izan ezik), Mosela (Briey arroa salbu) eta Meurthe antzinako departamenduko zati bat (Château-Salins eta Sarreburg).

Alsazia-Lorrenako Lurralde Inperiala
Reichsland Elsaß-Lothringen
1871 – 1918
Landtag
bandera

armarria


Ereserkia

Fitxategi:Elsässisches Fahnenlied (Alsaziarren banderaren abestia)
Alsazia-Lorrenaren kokapena Alemaniar Inperioan.
Geografia
HiriburuaEstrasburgo
Biztanleria1.874.014 (1905)
Azalera14.496 km2 (1905) km²
Kultura
Hizkuntza(k)Alemaniera
Historia
Sorrera1871
Desagerpena1918
Alemaniar Inperioko anexioa1871 maiatzaren 10ean
Frantziar okupazioa1918 azaroaren 22an
Aurrekoa
Frantziako Bigarren Inperioa
Ondorengoa
Alsaziako Errepublika Sobietarra

Lurralde germaniarrak izanagatik, Alemania bihurtzearen aurkako jarrerak garrantzizkoak izan dira betidanik Alsazia-Lorrenan. Lehen Mundu Gerra bukatu zen unean berean, 1918ko azaroaren 11n, errepublika independente bihurtu zen; baina gutxi iraun zuen, azaroaren 17an bertan, Alsazia-Lorrena berriz ere Frantziaren eskuetara igaro baitzen. 1940. urtean berriz ere hartu zuten alemaniarrek Alsazia, bertako herrialde bihurtuz. Frantziak 1945ean berreskuratu zituen Alsazia eta Lorrena.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu