Louis Aragon
Louis Aragon (Paris, 1897ko urriaren 3a - Paris, 1982ko abenduaren 24a) poeta eta eleberrigile frantziarra izan zen.
Biografia aldatu
Dadaismoan parte hartu eta gero surrealismoaren sortzailetarikoa izan zen (Le Paysan de Paris) André Breton eta Philippe Soupaultekin batera. Gero Frantziako alderdi komunistan (PCF) afiliatu zen; hil arte jarraitu zuen bere espiritu kritikoa galdu gabe (Odes à Maurice Thorez).
Robert Desnos, Paul Éluard, Jean Prévost, Jean-Pierre Rosnay eta beste batzuekin egon zen Bigarren Mundu Gerran nazismoaren aurkako erresistentziaren alde lerratu ziren poetekin (Le Crève-Coeur). Bere poesia Elsa Trioletekiko maitasunean oinarritua dago (Les Yeux d’Elsa), Vladimir Maiakovskiren koinata zena.
Louis Andrieux, bere aitak ez errekonozitzeak eri handi bat sortu zion, bere ama baino 30 urte nagusiagoa zenez bere anaiatzat hartu zuen familiako harrotasuna ez zikintzeko. Domaine Privé liburuan aitortzen du bere bizitzako sekretu handienak. Maitasunaz idazten du askotan eleberri dadaista, eleberri errealista, etab.
Goncourt akademiako partaide aukeratua 1967an, hurrengo urtean dimititu zuen. Villeneuve errotako parkean erraustua izan zen Elsa Triolet bere emaztearekin batera Saint-Arnoult-en-Yvelinesen.
Lanak aldatu
Poemak aldatu
- Alaitasun sua(1920)
- Mugimendu etengabea(1925)
- Elsaren begiak (1942)
- Elsa (1959)
- Elsarengatik erotua 1963
Saiakera aldatu
- Estilo tratatua 1928
Eleberria aldatu
Ikus, gainera aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis Aragon |