Philippe Soupault

idazle frantziarra

Philippe Soupault (Chaville, Paris, 1897ko abuztuaren 2a - Paris, 1990eko martxoaren 12a) frantses poeta eta narratzailea izan zen.

Philippe Soupault

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie Ernest Philippe Soupault
JaiotzaChaville1897ko abuztuaren 2a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 16. barrutia1990eko martxoaren 12a (92 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Familia
AitaMaurice Soupault
Ezkontidea(k)Suzanne Pillard (en) Itzuli  (1918ko urriaren 30a -  1922ko abenduaren 7a)
Marie-Louise Soupault (en) Itzuli  (1923ko ekainaren 9a -  1936ko ekainaren 8a)
Ré Soupault (en) Itzuli  (1937ko ekainaren 7a -  1990eko martxoaren 12a)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, poeta, idazlea, antzerkigilea, libretista, militante politikoa, eleberrigilea, saiakeragilea, kritikaria, irrati-esataria, argitaratzailea, artista, marrazkilaria, aktorea, broadcast journalist (en) Itzuli eta prosalaria
Enplegatzailea(k)Swarthmore College (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakGuillaume Apollinaire
Mugimenduasurrealismoa
dadaismoa
Izengoitia(k)Philippe soupoult
Genero artistikoasaiakera
eleberria
olerkigintza

IMDB: nm0815903 Discogs: 195295 Find a Grave: 6802 Edit the value on Wikidata

XX. mendeko lehenengo abangoardietako kidea, eta Littérature aldizkariaren sortzailea (1919). Dada mugimenduaren kide izan zen (Tristan Tzarak sortua, Zurichen, 1916an); garai hartakoa du Rose des vents (1920, Haize-arrosa) obra. Urte hartan bertan, André Bretonekin batera, Les champs magnétiques (Eremu magnetikoak) idatzi zuen; idazkera automatikoaren lehen saioa izan zen hura. Mugimendu surrealistaren bultzatzaileetako bat izan zen, baina 1927an aldendu zen, Breton mugimenduaren sortzailea alderdi komunistari lotu zitzaionez gero. Hala ere, bere obra mugimenduaren joeretatik aldendua zen ordurako, Westwego (1922), Wang-Wang (1924) eta Georgia (1926) obrek erakusten duten bezala. Beste zenbait poesia-lan aipagarri: Il y a un océan (1936, Ozeano bat bada); L´arme secrète (1946, Arma sekretua); Chansons du jour et de la nuit (1949, Eguneko eta gaueko abestiak), eta Sans phrases (1953, Esaldirik gabe). Bere hitz lauzko produkzioa ere mugimendu surrealistari lotuta geratu zen: Le bon apôtre (1923, Apostolu ona); A la dérive (1924, Noraezean); Le négre (1927, Beltza); Les dernières nuits de Paris (1928, Parisko azkeneko gauak). Zinemarako eta antzerkirako idatzi zuen, eta literatura- eta arte-kritikari gisa ere saiakera gogoangarriak idatzi zituen: Profils perdus (1963, Profil galduak); L´amitié (1965, Adiskidetasuna). 1945ean, bestalde, Le temps des assassins. Histoire du detenu nº 1934 (Hiltzaileen denbora. 1934. zenbakidun atxilotuaren historia), autobiografia idatzi zuen, Tunisian 1943an atxilotu zutenekoa gogoan.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Philippe Soupault