Ljubljanako udaletxea

Ljubljanako udaletxea (eslovenieraz: Ljubljanska mestna hiša) Ljubljanako udal gobernuaren egoitza da. Hiriko alde zaharrean kokaturik dago, udaletxeko enparantzan, Ljubljanako katedraletik gertu eta gazteluaren azpian.

Ljubljanako udaletxea
Kokapena
Estatu burujabe Eslovenia
Hiri-udalerriaLjubljanako udalerria
Koordenatuak46°03′00″N 14°30′25″E / 46.05°N 14.507°E / 46.05; 14.507
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1484 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura
Ondarea
Kontaktua
HelbideaMestni trg 1

Historia aldatu

1484 urtean eraiki zen estilo gotikoan, uste denez Peter Bezlaj arkitektuak diseinaturik. 1717 eta 1719 artean berriztatze lanak izan zituen, Gregor Maček-ek veneziar estilo barrokoan egindakoak.

1920 hamarkadan Petri I.a Serbiakoaren estatua ezarri zuen bertan Jože Plečnik-ek baina 1941ean italiar tropa faxistek hiria okupatzerakoan eskultura suntsitu egin zuten.

Robbaren iturria aldatu

1751 urtean Francesco Robba eskultorearen iturri ederra ezarri zen udaletxe aurrean. Gaur egun erreplika bat da ikusgai dagoena, orijinala Esloveniako Galeria Nazionalean dago ikusgai.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu