Jože Plečnik (Ljubljana, Eslovenia, 1872 urtarrilaren 23Ljubljana, 1957 urtarrilaren 7) esloveniar arkitekto famatua izan zen, Ljubljana hiriko hainbat eraikin eta espazio publiko garrantzitsu proiektatu zituena.

Jože Plečnik

Bizitza
JaiotzaLjubljana1872ko urtarrilaren 23a
Herrialdea Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista
Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma
 Jugoslaviako Erresuma
Cisleithania
HeriotzaLjubljana1957ko urtarrilaren 7a (84 urte)
Hobiratze lekuaŽale Central Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAcademy of Fine Arts Vienna (en) Itzuli
Hizkuntzakesloveniera
alemana
Irakaslea(k)Otto Wagner
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, unibertsitateko irakaslea, hirigilea, diseinatzailea eta irakaslea
Lantokia(k)Graz
Viena
Praga eta Ljubljana
Enplegatzailea(k)Techical faculty of Ljubljana (en) Itzuli
University of Ljubljana (en) Itzuli
Academy of Arts, Architecture and Design in Prague (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSlovenian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Britainiar Arkitektoen Errege Institutua
honorary citizenship (en) Itzuli
Vienako Sezesioa

Find a Grave: 149169395 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

1894tik 1897ra Plečnik-ek Otto Wagner Vienako arkitekto ezagunarekin ikasi zuen, eta berekin lan egin zuen 1900 arte. Garai honetan Vienako Sezession mugimenduarekin bat egin zuen, arkitektura historikoan agertzen diren apaindura motiboak ukatzen zituena, ornamentazio organiko berri baten alde eginez. 1900tik 1910era Vienan egin zuen lan, Langer etxea (1900) eta Zacherl apartamentu eraikina (1903-05) direlarik obra aipagarriak. Obra goiztiar hauek Wagnerrengan tipikoak den antolamendu arrazionala agertzen da, eta Sezession mugimenduko motibo organikoekin apainduak daude. Espiritu Santuaren eliza (Viena, 1910-13) aipagarria da in-situ hormigoia erabiltzen duelako bai egitura bai kanpo azala gauzatzeko, eta baita ere bere klasizismoaren abstrakzio bat den lengoaiagatik.

1911n Plečnik Pragara joan zen, arte eta artisautza eskolan irakatsi zuelarik. Arkitektura klasikoaren printzipioetan eta arte herrikoiaren uztarketa proposatzen zuen bere irakasgaietan, eta 1920ko kubismo Txekiarra definituko zuten arkitekto belaunaldian influentzia garrantzitsua izan zuen. 1920an Pragako gazteluaren berritze lanetan hasi zen, Txekiako hiriburua menperatzen duen Erdi Aroko eraikin ikusgarria. 1920tik 1934era Plečnikek hainbat proiektu burutu zituen gazteluan, besteak beste lorategi eta patioen berriztatzeak, monumentu eta eskultura berrien kokatzea eta barne espazio berrien gauzatzea, horien artean “Plečnik aretoa” (1930), koloma doriko abstraktuen hiru lerro dituena.

1921an Ljubljanara itzuli zen, Ljubljanako Unibertsitateko irakasle bezala, eta bertan jarraituko zuen hil arte. Ljubljana da hain zuzen ere arkitekto honen handitasuna antzeman daitekeen lekua. 1920 eta 1930 hamarkadetan izugarrizko lana egin zuen Ljubljana transformatzeko, zubi berriak, ibai ertzaren transformazioa, merkatu eraikinak, kioskoak, iturriak, plazak, parkeak, hilerri berri bat eta beste hainbat ekipamendu publiko gauzatuz. Eraikin aipagarrienak San Frantzisko Eliza eta Vzajemna aseguru konpainiaren bulegoak. Beharbada bere obrarik garrantzitsu eta ezagunena Unibertsitateko Liburutegiaren eraikin ikusgarria da.

Bigarren Mundu Gerraren ostean Jugoslaviako erregimen komunista berriak mesfidantzaz ikusi zituen Plečnik-en arkitektura klasikoaren berrirakurketa eta bere katolizismo militantea. Bere irakasle funtzioak gutxitu ziren eta gero eta enkargu gutxiago izan zituen, nahiz eta zenbait monumentu txiki, iturriren bat, eta elizen berritzeak egin zituen 1950 hamarkadan. 1957 urtean hil zen eta estatu hileta egin zen bere omenez berak proiektaturiko Žale hilerrian.

Plečniken lana, forma klasikoen berrerabilpen ikoniko eta ezohizkoaren adibide garbia, 1960 eta 1970 hamarkadetan ahaztua izan zen. 1980 eta 1990 hamarkadetako postmodernismoak berreskuratu zuen, motibo eta forma klasikoen berrirakurketa berriaren eskutik.

Proiektu nagusiak aldatu

  • 1990 : Langer etxea. Viena, Austria
  • 1903-1905 : Zacherl apartamendu eraikina. Viena
  • 1910-1913 : Espiritu Santuaren Eliza. Viena
  • 1920-1934 : Pragako gazteluan hainbat proiektu. Praga, Txekia
  • 1925-1927 : San Frantzisko eliza. Ljubljana, Eslovenia
  • 1928-1930 : Vzajemna aseguru konpainiaren bulegoak. Ljubljana
  • 1936-1941 : Unibertsitateko Liburutegia. Ljubljana
  • 1930-1944 : Ibaiertzaren hobetzea (hainbat proiektu). Ljubljana
  • 1940 : Žale hilerria. Ljubljana

Bibliografia aldatu

  • Prelovšek, Damjan. (1992) Jože Plečnik: 1872-1957: Architectura perennis. Salzburg. Residenz verlag. Ingelesezko bertsioa 1997an Yale University Press-ek argitaratua.
  • Margolius, Ivan. (1995) "Jože Plečnik: Church of the Sacred Heart." Architecture in Detail seriea. Londres. Phaidon Press.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jože Plečnik