Lion (2016ko filma)
Lion 2016ko Garth Davis australiar zinema zuzendariak zuzendutako biografia film bat da. Saroo Brierley indiar-australiar negozio-gizona eta Larry Buttrose australiar idazlearen A Long Way Home ("Etxerako Bide Luzea") liburuan oinarritua dago. Dev Patel, Rooney Mara, David Wenham eta Nicole Kidman aktoreek antzeztu zuten.
2016ko Torontoko Zinemaldiann estreinatu zen.
Oscar Sarietarako sei izendapen jaso zituen: Film onenaren Oscar Saria (Iain Canning, Angie Fielder eta Emile Sherman), Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Dev Patel), Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Nicole Kidman), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Luke Davis), Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Dustin O'Halloran eta Volker Bertelmann) eta Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Greg Fraser).
Urrezko Globo Sarietarako ere lau izendapen jaso zituen.
Argumentua aldatu
Saroo Brierley (Sunny Pawar) Kalkutako kaleetan bere etxetik milaka kilometrotara galdu den bost urtetako mutikoa da. Bidai luze baten ostean, Australiako bikote batek adoptatuko du. Hogeitabost urte beranduago, Saroo (Dev Patel) bere indiar familia biologikoa topatzen saiatuko da, horretarako Google Earth programaren laguntza bakarrik izango du.
Aktoreak aldatu
- Sunny Pawar: Saroo Brierley mutikoa
- Dev Patel: Saroo Brierley heldua
- Rooney Mara: Lucy, Sarooren neskalaguna
- Nicole Kidman: Sue Brierley, Sarooren amaordea
- David Wenham: John Brierley, Sarooren aitaordea
- Abhishek Bharate: Guddu Khan, Sarooren anai biologikoa
- Divian Ladwa: Mantosh Brierley, Sarooren anaiordea
- Keshav Jadhav: Mantosh gaztea
- Priyanka Bose: Kamla Munshi, Sarooren ama biologikoa
- Deepti Naval: Saroj Sood, Indian Society for Sponsorship and Adoption (ISSA) rekundearen sortzailea
- Tannishtha Chatterjee: Noor
- Nawazuddin Siddiqui: Rama
- Benjamin Rigby: Zerbitzaria
- Riddhi Sen: Kafetegiko gizona
- Kaushik Sen: Polizia
- Rita Boy: Amita, Sarooren umerzurztegiko laguna
- Pallavi Sharda as Prama, Sarooren laguna
- Sachin Joab as Bharat, Sarooren laguna
- Arka Das: Sami, Sarooren laguna.
- Emilie Cocquerel: Annika, Sarooren laguna
Kanpo estekak aldatu
- Lion filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)