Linda White
Linda White (Scotia, Kalifornia, 1941eko abuztuaren 31) euskara irakasle, ikertzaile, itzultzaile eta idazle eusko estatubatuarra. Euskal diasporari buruzko lan ugari plazaratu du.
Linda White | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1949ko abuztuaren 31 (74 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nevadako Unibertsitatea Renon 1971) Artean graduatu Nevadako Unibertsitatea Renon 1974) Arte-masterra Nevadako Unibertsitatea Renon 1996) Doktoretza |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Nevadako Unibertsitatea Renon (1985 - 2005) |
Biografia aldatu
Nevadako Unibertsitatean ikasi zuen, Jon Bilbaoren eta William Douglassen ikaslea izan zen. 1981etik Center for Basque Studies erakundean lan egin du. Unibertsitatean euskara irakatsi du eta ingelesezko hiztuneei zuzendutako euskara metodoa sortu eta argitaratu zuen, (Aurrera!). Doktoretza eukal ikasketez egin zuen, Emakumeen Hitzak Euskaraz: Basque Women Writers of the 20th Century (1996) tesiarekin. Helburu nagusietariko bat euskal literaturan uste baino emakume idazle gehiago izan direla erakustea zen.[1]
Obra aldatu
- Basque-English English-Basque Dictionary, Gorka Aulestiarekin batera. Elkarlanean, 1998, ISBN: 978-84-8331-355-8.
- Amatxi, Amuma, Amona: Writings in Honor of Basque Women. University Nevada Press, 2003, 192 or. ISBN: 978-1-877802-09-6.
Itzulpenak aldatu
- Improvisational Poetry from the Basque Country
- The Basque Poetic Tradition, Gorka Aulestiaren liburua
- Korrika: Basque Ritual for Ethnic Identity, Teresa del Valleren liburua
- A View from the Witch's Cave: Folktales of the Pyrenees, Jose Migel Barandiaranen liburua
- Txan Fantasma, Mariasun Landaren liburua
- Errusika, , Mariasun Landaren liburua.
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Ingelesez):Biografia Buber's Basque Page webgunean.
- (Gaztelaniaz):Biografia Auñamendi Entziklopedian.