Jon Bilbao Azkarreta (Cayey, Puerto Rico, 1914ko urriaren 31Gasteiz, 1994ko maiatzaren 23a) Euskal gaien ikertzaile, irakasle eta bibliografoa.

Jon Bilbao Azkarreta

Bizitza
JaiotzaCayey (en) Itzuli1914ko urriaren 31
Herrialdea Euskal Herria
HeriotzaGasteiz1994ko maiatzaren 23a (79 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea 1939) Arte-masterra
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakbibliografoa eta akademikoa
Enplegatzailea(k)Nevadako Unibertsitatea Renon  (1970 -  1980)
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Inguma: jon-bilbao-azkarreta-1914-1994

Biografia aldatu

Bilbon egin zuen Batxilergoa. Filosofia eta Letrak ari zen ikasten Madrilen, Espainiako Gerra Zibila hasi zenean. Eusko Gudarosteko ofizial zenez, Bilbo frankistek hartu zutenean (1937ko ekaina), Puerto Ricora itzuli zen, eta handik Estatu Batuetara jo zuen. Ikasketak bukatu ondoren, irakaskuntzan hasi zen lanean, ikerlanak inoiz ere aldera utzi gabe. Bere lan nagusia den Euskal Bibliografian (1960rako idatzia, 1968-1975 urteen bitartean argitaratua) euskal gai guztiei buruz idatziriko lan asko eta asko bildu zituen; Euskal Herriak duen bibliografiarik oparoena da inondik ere. Geroztik ere agertu da aipaturiko bibliografia horien eranskinik.

1962ean Municheko elkar hartze makurrean parte Hego Euskal Herritik parte hartu zutenen zerrenda guztietan agertzen da Jon Bilbao, baita Espainiako Zerbitzu Sekretuek zigortzeko asmoz egin zuten zerrendan ere.[1]

2000. urteko urtarrilean, Jon Bilbaok bere bizitzan zehar osatu zuen liburutegi aberatsa Bizkaiko Foru Aldundiaren esku utzi zuen haren oinordeko Amale Bilbaok. Euskal gaien inguruko bibliografia ofizial baten faltan, Jon Bilbaok osatu zuena inoiz egin den garrantzitsuena dela esan daiteke. Beste dokumentu garrantzitsu askorekin batera, ondare bibliografiko hori Foru Aldundiaren eskuetan jarri zuten. Jon Bilbaoren euskal gaiei buruzko bibliografia, edozein ikerketa-lanerako ezinbesteko tresna, 100 milioi pezetatan baloratu zuten, eta ikertzailea 1994an hil ondoren atzerriko hainbat unibertsitate agertu zen hori erosteko prest. Amaitu gabe zegoela eta, Amale Bilbaok nahiago izan zuen lan hori Bizkaian uztea, gorde, osatu eta ikertzaileen eskura jarriko zutela bermatu ondoren. Berrogeita hamar urteko lanaren emaitza da Jon Bilbaok egin zuen Eusko Bibliographia, 300.000 erregistroz osatutako lan erraldoia.

Bibliografia aldatu

Bibliografiak aldatu

  • Enciclopedia general ilustrada del País Vasco. Cuerpo C. Bibliografía. 1970.
  • Eusko Bibliographia. 10 liburuki, 1970–1981.
  • Eusko Bibliographia (1976-1980). 3 liburuki, 1985.
  • Eusko Bibliographia 1981-1985. 1996.

Liburuak aldatu

Artikuluak aldatu

Hemen bakarrik gutxi batzuk jaso egingo ditugu:

  • "La cultura tradicional en la obra de Lope García Salazar", Eusko Jakintza, 1948, II: 229-264.
  • "Pierre Loti y el País Vasco", Gernika, 1950, 11.zk.: 64-67.
  • "Tres cartas de Unamuno sobre el habla de Bilbao y los "maketos" de Vizcaya", Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos, 1955, VI, 21.zk.: 67-79.
  • "The Basque Library of the University of Nevada", Basque Studies Program Newsletter, 1969, 2.zk.: 7-8.
  • "First Basque Studies Summer Session Abroad", Basque Studies Program Newsletter, 1970, 4.zk.: 3-4.
  • "The Basque Governors of California", Basque Studies Program Newsletter, 1970, 3.zk.: 3-5.
  • "Consul of the United States of the Port of Bilbao", Basque Studies Program Newsletter, 1976, 14.zk.: 4-8.
  • "Basques in the Philippine Islands", Basque Studies Program Newsletter, 1979, 20.zk.:3-6.
  • "Sobre la Leyenda de Jaun Zuria primer Señor de Vizcaya", Amigos del País, hoy. Bilbao, 1982, I, 235-263.
  • "La Biblioteca vasca de la Universidad de Nevada. Reno", Revista Internacional de Estudios Vascos, 1987: 165-174.
  • "Conferencia pronunciada por Jon Bilbao Azkarreta en la Biblioteca Nacional", Bilduma, 1994, 8.zk.: 119-137.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Ugalde Zubiri, Alexander. (2019). EuroBasque (1947-2018) : la contribución vasca al federalismo europeo. (Junio de 2019. argitaraldia) ISBN 978-84-09-12682-8. PMC 1235953152. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).

Kanpo estekak aldatu