Lecanosticta acicola

Pinu arbolari eraso egiten dion onddo inbasiboa.

Lecanosticta acicola (lehen Cryptosporium acicola[1]) Mycosphaerellaceae familiako onddo inbasibo heterotaliko espezie bat da. Intsinis pinuan eta beste hainbat pinu espezietan hostoak marroi jartzen dituen gaixotasuna sortzen du[2][3]. Gutxienez 30 pinu espezie erasotzen dituela ikusi da[4].

Lecanosticta acicola
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaDothideomycetes
OrdenaCapnodiales
FamiliaMycosphaerellaceae
GeneroaLecanosticta
Espeziea Lecanosticta acicola
[[|]]

Biologia aldatu

Onddoa asexualki birsortzen da konidioak erabilita, eta hauek euri tanta eta ihintzarekin batera sakabanatzen dira. Askospora sexualak batez ere aire korronteekin hedatzen dira, distantzia handiak betez[5][6]

Gaixotasuna aldatu

Lecanosticta acicola onddoak pinuen hostoei kolore marroia eman, landarearen hazkuntza gelditu eta pinua hiltzeraino iritsi daiteke[7]. Bere jatorria Ipar Amerikan dago, eta bertan hainbat espezieri eragiten dio, Weymouth pinuari, pinu gorriari edo Alepo pinuari kasu[3]. Europara bi zepa ezberdinetan iritsi zen, eta bertako zuhaitzei zein landatutakoei eragiten die[8].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Lecanosticta acicola» www.westerdijkinstitute.nl (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
  2. (Ingelesez) «CAB Direct» www.cabdirect.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
  3. a b Janoušek, Josef; Wingfield, Michael J.; Monsivais, José G. Marmolejo; Jankovský, Libor; Stauffer, Christian; Konečný, Adam; Barnes, Irene. (2016-11). «Genetic Analyses Suggest Separate Introductions of the Pine PathogenLecanosticta acicolaInto Europe» Phytopathology 106 (11): 1413–1425.  doi:10.1094/phyto-10-15-0271-r. ISSN 0031-949X. (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
  4. 1936-, Sinclair, Wayne A.,. (2005). Diseases of trees and shrubs. (2nd ed. argitaraldia) Comstock Pub. Associates ISBN 0801443717. PMC 60188468. (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
  5. Kais, A. G.. (1971). «Dispersal of Scirrhia acicola spores in southern Mississippi» Plant Dis. Rep. 55: 309-311..
  6. (Ingelesez) «The brown spot needle blight of pine seedlings | FRAMES» www.frames.gov (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
  7. «Phytopathology 1975 | Environmental Factors Affecting Brown-Spot Infection on Longleaf Pine» www.apsnet.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
  8. «Pinuen onddoaren izurritea: hondamendi ekonomikoa eta ekologikoa ate-joka» https://aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).

Kanpo estekak aldatu