Asmoz eta XML ikastaroa

aldatu

Kaixo Xml, idatzi duzun Asmoz Fundazioa artikuluan testuetako gehienak Asmoz Fundazioaren webguneko orri batetik hartuta daude, eta webgune horrek copyright-a dauka. Asmoz Fundazioko norbait bazara, orduan webgune horretako lizentzia mota aldatu beharko zenukete Wikipedian testu horiek erabili ahal izateko, eta Wikipediaren lizentzia bera jarri, GFDL alegia. Asmoz Fundaziokoa ez bazara, orduan testua aldatu eta moldatzea eskertuko nuke, Asmoz Fundazioaren webguneko bera izan ez dadin. Bestalde, XML eta Moodle artikuluetatik Asmoz Fundazioaren ikastaro baten webgunera sortu dituzun estekek artikulu horiei ez dietela inolako ekarpenik egiten uste dut, eta kendu egin ditut. Ikastaro horretan XML eta Moodle artikuluekin erlaziorik duen materialik sortuko balitz, eta material horiek sarean GFDL lizentziapean argitaratuko balira, orduan bai izango litzatekeela egokia esteka sortzea. Bitartean, nahiago nuke berriro jarriko ez bazenitu.--Assar; (erantzun hemen) 20:12, 17 Martxoa 2008 (UTC)

Asmoz Fundazioaren logoa

aldatu

Kaixo Xml: Asmoz-en logoa euskal wikipediara igo duzula ikusi dut. Wikipediak ez ditu onartzen lizentzia librea ez daukaten irudiak, ezta logoak ere, beraz logo hau ezingo zenuke erabili, uste baitut ezin dela libreki erabili. Bestalde, euskal Wikipediaren politika da irudiak Wikimedia Commons-era igotzea, ez euskarazko Wikipediara, eta gero Commons-etik lotura egitea. Beraz, irudiren bat erabili nahi baduzu, bi gauza horiek eduki behar dituzu kontuan: lizentzia libreko irudia izatea, eta Commons-era igotzea.--Assar; (erantzun hemen) 11:06, 18 Martxoa 2008 (UTC)

Irudiak

aldatu

Aupa Xml!

Ezin da irudirik igo Wikipediara, Fitxategia Igo orrialdean ondo agertzen den bezala, zuk igo nahi duzun irudia librea bada (fundazioaren logoa ez da librea, copyrightduna baizik) igo ezazu commonsera. Ez bada librea, zuk igotako irudia moduan, ezin da wikipedia honetan agertu, irudi libreak onartzen direlako bakarrik. Ondo izan eta zalantzarik izanez gero galdetu lasai.--Janfri; bai esan?   11:06, 18 Martxoa 2008 (UTC)

Azmoz fundazioa

aldatu

Kaixo! Badakit Assari bidali diozula mezua, baina ala ere nik erantzungo dizut: Gauza hori, testua moldatzen ez den bitartean ezin da kendu, egileen eskubideak urratu duelako. Esan nahi dudana da, testu hori beste webguneetik atera duzula, eta hori ezin da egin. Agur!--EnzaiklopediaNire eztabaida 12:07, 2 Apirila 2008 (UTC)

Ez da dena borratu behar, daukazun informazioa wiki formatura eman eta testua moldatu, ta kitto! A beste gauza bat, ñ hizkia euskaraz ez da erabiltzen, esaten da euskaraz baina, ez baiña. Ondo segi!--EnzaiklopediaBàÍ eSaN? 13:32, 2 Apirila 2008 (UTC)

Xml, barkatu lehenago erantzun ez izana. Asmoz Fundazioari buruzko artikuluari dagokionez, orain arte ez dut ikusi jadanik moldatu duzula. Copyrigth oharrari dagokionez, behin artikulua moldatu ondoren zerorrek ken dezakezu, wikipedia denon artean egiten dugu. Beste kontu bat da artikuluaren estiloa. Lehenik eta behin, wikipediaren formatuan jarri behar da, Enzaiklopediak esan dizun bezala: loturak sortu, kategoria batean sartu, etab. Ortografiari eta gramatikari dagokionez ere, hainbat akats ikusten dut artikuluan. Eta azkenik, artikuluaren edukiari berari buruzko zalantzak dauzkat. Ez dakit hor agertzen den informazioa entziklopedia batean egoteko modukoa denik, baina hor ez naiz sartuko, zuek dakizue ondoen zein informazio eman nahi duzuen zuei buruz Wikipedian. Amaitzeko, wikipediako beste artikulu batzuetan zuen ikastaroen loturak jartzea (esate baterako, XML artikuluan), webgune horiek artikulua osatuko duen informaziorik ematen ez dutenean, ez zait batere egokia iruditzen. Aurreko batean esan nizun bezala, ikastaroa amaitu ondoren gai horri buruzko informazio interesgarria euskaraz argitaratzen baduzue, ondo egongo litzateke lotura hori, bestela uste dut ezetz. Gero arte.

Beno, horaintxe Assar-ek erantzun dizu. Ondo segi!--EnzaiklopediaBàÍ eSaN? 15:16, 2 Apirila 2008 (UTC)