Ongi etorri, Wikimaribarre, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Community Insights Survey aldatu

RMaung (WMF) 18:18, 9 iraila 2019 (CEST)Reply

Reminder: Community Insights Survey aldatu

RMaung (WMF) 21:47, 20 iraila 2019 (CEST)Reply

Onak nabarmen lehiaketa martxan da aldatu

Lehiaketako edizioen zenbaketa automatikoki egiten da aldatu

Kaixo, Wikimaribarre. Lehenik eta behin, zorionak emakumeen biografiak osatzen egiten ari zaren lan handiarengatik.

Bestalde, ikusi dut Emakumeak lehiaketako zure edizioen zenbaketa eskuz eguneratzen saiatu zarela. Alferrik egin duzu edizio hori: bot batek automatikoki egiten du zenbaketa, eta zuk zenbaketa horretan eskuz egindako edozein aldaketa laster bot horrek ezabatuko du, eta bere zenbaketa jarriko.

Hori bai, ikusten baduzu bot horrek egindako zenbaketan edozein akats dagoela, idatzi lehiaketa horretako eztabaida orrian, arazoa zein den azaltzeko. Lehenbailehen konpontzen saiatuko gara; konponketa lan horietan gehien aritzen dena Galder da, eta ni neu ere aritzen naiz tarteka.

Ondo izan, eta segi wikipediagintzan. --Xabier Armendaritz   2020-03-05, 10:14 (UTC)

@Xabier Armendaritz:, @Theklan:, @Wikimaribarre:: Kasu honetan arazoa Luzia Sagastasoloaren wikidata elementuan zegoen. Ez zeukan sexua edo generoa propietatea txertatuta, eta beraz puntuazioa egiten duen botak ez zekien emakumezko baten artikulua dela. Konponduta -Lainobeltz (eztabaida) 22:18, 5 martxoa 2020 (CET)Reply

Lehiaketan 1.000 puntu aldatu

Kaixo Wikimaribarre! ZORIONAK emakumeen biografien lehiaketan 1.000 puntu egiteagatik! Honen bidalketa kudeatzeko, idatzi mesedez hezkuntza@wikimedia.eus helbide elektronikora. Mila esker! --Edagit; (erantzun hemen) 10:13, 18 martxoa 2020 (CET)Reply

Amalia Domingo - ITZULPENA aldatu

Aupa, Maribarre. Amaliaren itzulpena egiten zabiltzala ikusi dut. Zere iruditzen batera egiten badugu? Joseintx -Joseintx (eztabaida) 16:36, 10 abendua 2021 (CET)Reply

Aupa @Joseintx: nik amaitzear daukat.Gura badozu argitaratu egingo dut eta zuk orraztu Wikimaribarre (eztabaida) 16:39, 10 abendua 2021 (CET)Reply

Eskerrik asko El Prado Editatonan parte hartzeagatik... aldatu

... Eta gustatuko litzaiguke zu inkesta hau betetzea '

  1. jardueraren balorazioa ezagutzea
  2. zure wikimedista-lanaren jarraipena egitea.

Irakurri hemen ekitaldiaren kronika.

Eskerrik asko parte hartzeagatik eta hainbeste lana generOreka lortzeko egiteagatik! Mentxuwiki (eztabaida) 16:23, 18 apirila 2023 (CEST)Reply

WikiEmakumeOk DOnKumentala aldatu

Datorren azaroaren 14an WikiEmakumeok elkartearen genealogia posibleetako bat kontatzen duen dokumentala estreinatuko dugu.

Esteka honetan, mundu mailako estreinaldiaren informazio guztia. Estreinaldiaren ondoren, dokumentalerako esteka bit.ly/wikiemakumeok helbidean egongo da.

Eskerrik asko proiektu honen parte izateagatik!

-- Mentxuwiki (eztabaida) 09:49, 9 azaroa 2023 (CET)Reply

Kategoriak jartzeko era aldatu

Egun on, Marisa!

«Itziar Irakulis Loitxate» artikuluari egin diozun aldaketa hau desegitera noa. Zergatik? Bada, 404 akatsa wikilariak ederki ikusi duenez, kasu horretarako, «Zientzialariak» kategoria baino zehatzago bat badugulako: «Bizkaiko zientzialariak». Izan ere, artikulu bakoitzari ahalik eta kategoriarik zehatzena jarri behar diogu, kategoria zehatz horiek gero kategoria zabalagoen barruan baitaude. Hau da, «Bizkaiko zientzialariak» kategoria «Zientzialariak» kategoriaren barruan dago, bide hau eginda:

Bizkaiko zientzialariak > Euskal Herriko zientzialariak > Zientzialariak herrialdearen arabera > Zientzialariak

Eta noizbait «Zornotzako zientzialariak» kategoria sortzen badugu, «Bizkaiko zientzialariak» kategoriatik beste horretara aldatu beharko genuke artikulua.

Eskerrik asko egiten duzun lan itzelagatik. Eutsi goiari. -- Xabier Armendaritz   2023-11-22, 10:18 (UTC)