Plit21
Ongi etorri, Plit21, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
11:19, 11 urtarrila 2017 (UTC)
Egunetako artikuluen goiburuetako erroreak aldatu
Kaixo Plit21:
Bai, egunen artikuluen goiburuko jaiotza eta heriotza datetan batzutan erroreak daude. Errore hauek ez dira artikulu bakoitzeko erroreak, baizik eta datuak automatikoki hartzerakoan sortzen diren erroreak.
Eguneko artikulu bakoitzak {{Eguneko-goiburua}}
txantiloia dauka hasieran, artikuluko kutxa osoa sortzen duena. Era berean, txantiloi horrek azpikutxa bakoitza sortzen dituen txantiloiak deitzen ditu, Txantiloi:Jaiotza garrantzitsuenak/3/10/EH, adibidez.
Jaiotza eta heriotza garrantzitsuen txantiloi hauek datuak Wikidatatik hartzen dituzte automatikoki. Wikidatatik datuak hartzen dituzten txantiloien erabilpena erlatiboki berria da, eta garapenean dago. Horrela, adibidez, txokoan, biografia_infotaula_automatikoari eta Film infotaula automatikoari buruzko eztabaidak aurki ditzakezu.
Aipatzen dituzun kasuetan errorea wikidatan jaiotza edo heriotza data bi daudenean gertatzen da, ikus: Pablo Sarasate (wikidata itema, Bobby Fischer (wikidata itema), D. H. Lawrence (wikidata itema).
Tamalez, errore hauen konponbidea nire ezagupenetatik haratago doa. Txantiloi hauek Theklan lankideak sortu ditu, lan itzela eginez. Ematen dituzten erroreen jakinaren gainean dago, eta ziur nago konponbidea ikusten dion momentuan beharrezko aldaketak egin eta errore horiek desagertuko direla.
Edozein kasutan, eskerrik asko abisuagatik. Ongi izan, -Lainobeltz (eztabaida) 11:47, 11 urtarrila 2017 (UTC)
- Kaixo Plit21 eta Lainobeltz. Bai, arazo hori dago eta gutxinaka konpon daiteke... ziurenik egingo da moduren bat bilatzeko funtzionatzen ez duenean ez agertzeko... horrelako gauzak. Aztertu behar dut. Hala ere martxoaren 10ean heriozatan dagoen arazoa da Wikidatan ez duela aurkitzen egun horretan hil den Euskal Herian jaiotako pertsonarik... egin ditut pare bat aldaketa Wikidatan eta ea aurkitzen dituen ditugun bi. -Theklan · · 11:59, 11 urtarrila 2017 (UTC)