Medoeapoa
Ongi etorri, Medoeapoa, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
--TXiKiBoT 00:06, 31 Urtarrila 2009 (UTC)
Irudiak igotzea aldatu
Kaixo! Euskarazko Wikipedian ezin da ez fitxategirik igo. Igotzen duzun tokian Hemendik igotako fitxategi guztiak ezabatuko dira oharra jartzen du. Baina tira, Wikipediara irudiak igo nahi izanez gero, Wikipedia Commonsetik egin behar duzu. Handik igotako irudiek lizentzia librea izan behar dute, horrenbestez ezin da edozein irudi igo, hori kontuan izan beharekoa da. Zalantzarik baduzu galdetu lasai. Aio! Tximist - Zer berri? 00:03, 7 Otsaila 2009 (UTC)
- Bide batez, NBAri buruzko artikuluak sortzeagatik eta luzatzeagatik eskerrak emateko aprobetxatzen dut. Tximist - Zer berri? 00:06, 7 Otsaila 2009 (UTC)
Igotako irudiak aldatu
Fitxategi guztiak (irudiak eta beste) Commons proiektura igo behar dira, dagokien lizentzia askearekin. Horretarako, erabili fitxategiak Commonsera igotzeko orri nagusia edo morroia. Administratzaileen ardura da Euskarazko Wikipediara igotako fitxategi guztiak ezabatzea. Azalpen zehatzagoetarako, irakurri hemen: «Irudien erabilerari buruzko politikak». Mila esker. |
NBAko jokalarien estatistikak aldatu
Kaixo Medoeapoa. Ezin dira zuzenean gaztelerazko Wikipediako gauza guztiak kopiatu, eurek txantiloi batzuk erabiltzne dituztelako eta guk, ziurrenik, beste batzuk. Horregatik ez da ondo ikusten zuk jarritako estatistikak. Galderarik baduzu, egin lasai. -Theklan · · 00:46, 16 Otsaila 2010 (UTC)
Irudiak (berriz) aldatu
Fitxategi guztiak (irudiak eta beste) Commons proiektura igo behar dira, dagokien lizentzia askearekin. Horretarako, erabili fitxategiak Commonsera igotzeko orri nagusia edo morroia. Administratzaileen ardura da Euskarazko Wikipediara igotako fitxategi guztiak ezabatzea. Azalpen zehatzagoetarako, irakurri hemen: «Irudien erabilerari buruzko politikak». Mila esker. |
NBA jokalariak aldatu
Gabon Medoeapoa. NBA jokalarien artikuluak sortu nahi badituzu, {{NBAko saskibaloilari infotaula}}
txantiloi hau erabilgarria da oso. Ondo izan!! -- Marklar 20:07, 16 Otsaila 2010 (UTC)
Kategoriak eta interwikiak aldatu
Iepe Medoeapoa! Gauzatxo bat: saiatu artikuluen kategoriak eta interwikiak jartzen, mesedez. Galdetu lasai.--Unai (esan) 15:54, 18 Otsaila 2010 (UTC)
Irudiak (enegarren aldiz) aldatu