Ongi etorri, Luis Garde, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

21:38, 18 abendua 2016 (UTC)

Edizioen ezabaketa Luis Garde artikuluan aldatu

Kaixo Luis. Luis Garde artikuluan egin duzun edizioa desgin dut, izan ere, debekatua baitago norbere buruari buruz editatzea. Interes gatazka sortzen denean Wikipediako bigarren euskarria jartzen da kolokan. Arau hau ulertzea espero dut. Ongi etorri bide batez Wikipediara. Ikusiko duzunez, lan asko dago egiteko. Edozein zalantza baduzu edo laguntza behar baduz, eskatu lasai. Animo!-Xabier Cañas (eztabaida) 22:14, 18 abendua 2016 (UTC)

Anonimo editatzen saiatu zara eta fitxategi bat igo duzu LuisG61 bezala. Hemen lotura: [1]. Fitxategi hori ezabatua izango da seguruen jabetza eskubideen baldintzak betetzen ez dituelako. Dena den, bi kontu: Wikipedian interesa baduzu, ez editatu zeure buruari buruz, utzi besteek hori egin dezaten. Zeure buruan baino ez baduzu interesik, hau ez da toki egokiena eta badaude horretarako beste tresna batzuk (blogak...). Jarri duzun Ortzadarreko erreferentzia hori interesgarria da eta digitalean argitaratzen duten orduko, ni neu prest nengoke Luis Garde artikulua horrekin osatzeko eta hobetzeko.-Xabier Cañas (eztabaida) 05:58, 19 abendua 2016 (UTC)