Anthaxia nitidula arra eta emea

Anthaxia nitidula Euskal Herriko kakalardo mota bat da. Buprestidae familikoa da, eta Anthaxia generokoa.


Deskribapena aldatu

Kakalardo txikiak dira. Helduek, 5-7 mm-ko luzera izaten dute. Arra eta emea ez dira berdinak. Arrak, ia gorputz guztian berdexka kolorea du. Emeak, aldiz, gorputzean urdin-berdexka du, eta buruan kolore gorrixka du. Beraien gorputza luze xamarra da. Buru handia dute eta buruaren alboan begiak dituzte.

Bizitokia aldatu

Intsektu polinizatzaileak dira eta Amygdalus, Crataegus eta Prunus generoko landaretan aurkitzen dira.