GASOLINA KONBUSTIO MOTOREA aldatu

Gasolina konbustio motorea gaur egun beharrezkoa dugu hainbat garraiotan. Kotxeen kasuan adibidez, mota bikoak daude. Gasolinarekin funtzionatzen duten kasuetan, beharrezkoa da kotxea mugitzeko. Sorkuntza hau, 1860an sortu zuen Jean Jospeh Etienne Lenoir-ek eta ondoren, Nicolas August Otto-k, 1876an, lehenengo gasolinadun motorra eraiki zuen.

ZER DA? aldatu

Laburki esanda, airea eta erregaiak erabiliz eta konbustioaren bidez, mugimendua sortzen duen makina da. Erregaiak energia bihurtzen dituen tresna da, eta hau erabiliz mugimeendua lortzen da. Hori da barne-errekuntzako motorrek lortzen dutena, eta artikulu honetan hori posible egiten duen prosezua azalduko dugu.

Autoak dira errekuntza-motorrekin funtzionatzen duten gauza ugarietako bat. Hauek dituzten gasolinazko motor baten piezen errepasoa egingo dugu, eta horiekin gasolindegitik ateratzen den(gasolina) likidoa nola joan-etorrietan eraldatzen den azalduko dugu. Horretarako, hauen funtzionamenduaren lau faseak argituko ditugu.

Ba al dakizu?
Kotxe bakoitzak 30.000 pieza inguru dituela esaten dute eta mundu osoan 1.400.000.000 kotxe inguru daude, Euskadin bizi garen jende kopurua baino 500 aldiz gehiago.


ZE PIEZA DITU? aldatu

KULATA aldatu

 
Kulata motorraren zatirik altuena da. Airea, erregaia sartzea eta ihes-gasak ateratzea ahalbidetzen du eta konbustioa emateko txispa pizten du. Hau balbulei eta bujiei esker gertatzen da.

BLOKEA aldatu

 
Hementxe lortzen du gasen errekuntzen pistoiek behera egitea, birabarkia mugituz.

PISTOIA aldatu

 
Elementu hauek errekuntzari esker behera joaten dira eta birabarkia mugitzen dute.

BIRABARKIA aldatu

 
Pistoiak mugitzean hau biratu egiten da mugimendu birakaria sortuz.


NOLA FUNTZIONATZEN DA? aldatu

 

ADMISIOA aldatu

Pistoia ibilbidearen goiko muturrean dagoenean, sarrerako balbulak irekitzen dira erregai-nahasketa sartzen uzteko, pistoia jaisten den bitartean.

KONPRESIOA aldatu

Pistoia igotzen hasten da berriro goiko muturrera iritsi arte, airearen eta erregaiaren nahasketa konprimituz.

LEHERKETA aldatu

Errekuntza-ganbera nahasketaz beteta dagoenean, bujiek hasitako detonazio bat sortzen da. Eztandak sortutako indarrak pistoia jaisten du.

IHESA aldatu

Motorraren lau aldietako azkenekoan irekitzen dira ihes-balbulak eta eztandaren gasak ateratzen dira.


AHOZKO AZALPENA [1] aldatu