Clara Zetkin (1857ko uztailaren 5a - 1933ko ekainaren 20a) alemaniar politikari komunista eta emakumeen eskubideen aldeko militantea izan zen.

Biografia aldatu

 

Clara Zetkin Wiederauen jaio zen eta magisteritzako ikasketak burutu zituen Leipzigeko institutu pribatu batean. Kapitalismo alemaniarra garatzen ari zen aldi berean langile mugimenduaren oinarriak indartzen ari ziren.

Emakumeen eskubideen borrokaren aldeko hasiera aldatu

Clara Zetkin asko interesatu zen emakumeari buruzko politikan, eskubide-berdintasunaren aldeko borrokan eta emakumearen boto-eskubidean. Alemaniako sozialdemokrazian emakumeen mugimendua bultzatu zuen.

1891n Alemaniara itzuli zenetik 1917ra arte Die Gleichheit (Berdintasuna) egunkaria argitaratu zuen, eta lehen hamar urteetan 4000 aletik 100.000ra handitu zuen bere tirada.

Lehen Mundu Gerrako borroka aldatu

 

Lehen Mundu Gerran, Clara Zetkinek, Karl Liebknechte eta Rosa Luxemburgorekin batera, gobernuaren aurka joan ziren langileen eskubideen alde eginez.

Beste ekintzaile antibelizista batzuekin batera, Zetkinek gerraren aurkako emakume sozialisten nazioarteko konferentzia bat antolatu zuen Berlinen 1905ean.