Dantzan.eus
MotaHedabide
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara
FormatuaDigitala
Gai nagusiaEuskal Dantza Tradizionala
Banaketa
MaiztasunaEgunero
Historia
IdeologiaEuskaltzalea
https://dantzan.eus/

Dantzan.eus webgunea, dantza sustatu eta hedatzeko elkartearen produktu bat da. Euskara hutsez diharduen tokiko hedabide multimedia da. Gipuzkoan du lekukotasuna eta Euskal Herri mailan burutzen du bere jarduera. Euskal Herriko herritarrei dantzaren inguruko informazio premia asebetetzea du helburu nagusi. Horretarako euskarazko edukia argitaratzen du.

Dantzan elkartea 2003an sortu zen dantzan.eus (hasieran dantzan.com) kudeatzeko asmoz. Egun, euskal dantzaren inguruko informazioa, albisteak, bideoak, ekitaldi agenda, eta bestelakoak argitaratzen ditu sarean, dantzan.eus bitartez. Dantzaren jarduera beste eremu eta medioetara zabaltzen du, eta Irulegi irratiarekin lankidetzan aritzen da, dantza-kontuak uhinetara zabalduz. Webguneaz gain, dantzarekin lotutako beste zenbait jarduera burutzen ditu elkarte honek ondorengoak adibide:

• Euskal dantza irakasleen formakuntzarako jarduerak antolatu eta eskaintzen ditu Dantzan ikasi programaren bidez. Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da, eta 2009tik eskaintzen ditu saioak. Dantzan.com elkartea arduratzen kudeaketa teknikoaz. Eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektua Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Gipuzkoako Dantzagunearen kudeaketan parte hartzen du Dantzaz elkartearekin eta Eragin enpresarekin batera osatzen duen Ondare2.0 Aldi Baterako Enpresa Elkartearen bidez.

Euskal dantzaren artxiboan, euskal dantzaren milatik gora bideo-zinta digitalizatu eta dokumentatu ditu.

• Ondare immateriala inbentariatzeko euskal dantzen fitxak sortzeko prozesuan parte hartu du.

• Euskal dantza eta kultura tradizionalari buruzko hitzaldiak eskaintzen ditu.

• Dantza ekitaldiak antolatu eta kudeatzen ditu, esaterako, Gipuzkoako Urrezko Dominaren ezpata-dantza, Gipuzkoako Diputazioaren eskariz; edo Gaztemundu Dantzan programa, Eusko Jaurlaritzak bultzatua.

• Dantzarekin lotutako aholkularitza, informazio eta dokumentazio zerbitzua eskaintzen du, dantzan@dantzan.com-en, edota 943530440 telefono zenbakian.

Historia aldatu

Hedabide proiektu honek 2002an eman zituen lehen pausuak. 2003ko uztailaren 31an eratu zen. Eta Eibarko (Gipuzkoa) “dantzan.com” dantza sustatu eta hedatzeko elkartea izeneko erakundea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Nagusian inskribatuta dago, 2003ko irailaren 3an emandako ebazpenaren ondorioz. Ego-gain 14 2a, Eibar-en, 20600 (Gipuzkoa) du egoitza.

Euskal dantza tradizionalari eskainitako orrialde bat da. Gai honetan espezializatua, hain zuzen ere. Dantzaren inguruko zerbitzu oso bat ematea du helburu. Horretarako, baliabide desberdinak eskainiz. Alor honetan zegoen hutsune bat betetzeko helburuz sortu zen. Euskal dantzaren dantzari tradizional, irakasle, zein komunitate osoaren bateragune.

2012an dantzan.com atariak ateak itxi behar izan zituen, sostengu ekonomiko falta zela eta. 2013an berriz martxan jarri ahal izan bazen ere, honen jarraipena ez dag ziurtatua, diru-iturriak tarteko. Hori dela eta, dantzan.com-en aldeko babes-taldea profila sortu zuten elkartearen aldeko ekimenen berri eman eta babesak bideratzen jarraitzeko. Tartean, Bizi irudiak. Materialaren helburua edonork irudiak erabiltzea da gogoko duen moduan, horrela bizi danzan.com irudia zabaltzeko.

Enpresa egitura aldatu

AS/G/10676/2003 erregistro zenbakia du, eta bertan jasotzen denez azkeneko Zuzendaritza Batzordea 2020ko martxoaren 13ko datarekin inskribatu zen, eta ondorengoa da: Oier Araolaza Arrieta (Lehendakaria), Enrike Izagirre Barruetabeña (Lehendakariordea), Amaiur Aristi Arregi (Idazkaria), Josu Garate Suinaga (Diruzaina) eta Olaia Gabirondo Loyola (Batzordekidea).

Zuzendaritza-Batzordez osatua dago. Zuzendaritza-Batzordea da Batzar Orokorraren xedapen eta zuzentzeko arauei jarraituz, elkartearen interesak kudeatu eta ordezkatzen dituen organoa. Eta bazkideek soilik osatu dezakete ordezkaritza-organoa.

Batzar Orokorrak hautatzen du Zuzendaritza Batzordeko karguduntza. Kargu horiek 5 urterako izendatzen dira, eta kargudun berberak behin eta berriro hauta daitezke. Eta kide izateko baldintzetako bat erakundeko bazkide izatea da.

Zuzendaritza Batzordeak ondorengo eginkizuna betetzen ditu, 2o.artikuluarekin bat:

• Elkartearen eguneroko kudeaketaz arduratzen da, Batzar Orokorraren jarraibideekin bat eta haren kontrolpean.

• Elkartean aurrera eramango dituen ekintzen egitaraua garatzen du.

• Gastu eta sarreren urteko aurrekontua eta urteko kontuen egoera-orria Batzar Orokorrari aurkezten dio.

• Batzar Orokorraren bileretarako gai zerrenda osatzen du.

• Bazkideen proposamen eta iradokizunen lanketa.

• Estatutuen aginduak interpretatu eta horien hutsuneak betetzea.

• Eta Batzar Orokorraren berariazko eskubideen erabiltzea.

Aurrez aipatutako Zuzendaritza Batzordeko kideek ondorengo zereginak garatzen dituzte:

• Elkarteko lehendakariak elkartearen legezko ordezkaritza bere gain hartzen du, eta Zuzendaritza Batzordeak eta Batzar Orokorrak hartutako erabakiak gauzatuko ditu. Era berean, bi organo horien presidentea izango da.

Lehendakariordeak lehendakariari laguntzen dio, eta presidenteak berariaz eskuordetzen dizkion ahalmen guztiak ditu.

Idazkariari dagokio elkartean sartzeko eskubideak jasotzea eta Bazkideen Erregistro Liburuaren zaintza eta idazketa gauzatzea.

• Egindako diru-sarrera eta ordainketen berri ematen du diruzainak. Diru-sarrera eta gastuen urteroko aurrekontua eta aurreko urteko kontuen egoera jakinarazten ditu. Horiek Zuzendaritza Batzordeari aurkeztu eta Batzar Orokorrak onartu behar ditu.

Batzordekidea Zuzendaritza Batzordeko kidea da, elkartearen zuzendaritza eta kudeaketa arruntaz arduratzen da.

Elkartekide izan daitezke pertsona fisiko zein juridikoak. Eta Elkartean sartu ahal izateko idatziz aurkeztu behar dute eskabidea. Bazkidetutako pertsona guztiek, besteak beste, ondorengo eskubideak dituzte: Elkarteari buruzko Lege eta Eskubideen edukia ezagutzea, kontu-egoeraren informazioa jasotzea, batzar orokorrera joan eta botoa ematea, eta erabakietan parte hartzea.

Negozio eredua aldatu

Irabazi asmorik gabeko elkartea da. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultur Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua. Elkartearen estatutuetan biltzen denez, 2020ko otsailaren 11n dantzan.com-ek, dantza sustatu eta hedatzeko helburua du. Helburu horiek lortzeko, jarduera hauek egingo dira, ezarritako legezko betekizunak bete ondoren:

1. Dantzari buruzko informazioa hedatzeko ekimena bideratu komunikazioko edozein euskarritan (Internet, papera, irratia, telebista…).

2. Dantzaren inguruko jardunaldiak, emanaldiak eta programazioa antolatu.

3. Dantzaren irakaskuntza, elkartrukea eta partehartzea bultzatu.

Elkarteak bere xedeak lortzeko, ondorengo hauek egin ahal ditu:

1. Helburuak betetzeko edo horretarako baliabideak biltzeko era guztietako jarduera ekonomikoa gauzatu.

2. Eta guztietako ondasunak edozein tituluren bidez eskuratu eta eduki, eta mota guztietako egintzak eta kontratuak egin.

3. Nolanahiko ekintzak burutu, betiere legeekin eta Estatutuekin bat etortzekotan.

Elkarteak bere funtzioak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu.

Bazkide bitartez funtzionatzen du, horien ekarpenekin. Jarduera ekonomikoa gauzatuta (zerbitzuak ematea barne) elkarteak lortzen dituen irabaziak, bere helburuak betetzeko soilik erabili ditzake. Ezin dira bazkideen artean banatu, eta ezingo zaizkie irabazi asmoa duten pertsona juridikoei doan utzi.

Elkarteak bere jarduerak garatzeko diru-baliabide ezberdinak ditu: ondare-ekarpenak, erabakitzen diren aldizkako kuotak (bazkideak), elkarteak jasotzen dituen diru-laguntza, dohaintza eta legatuak, eta jarduera zilegietatik datozen diru-sarrerak. Elkartearen ekitaldi ekonomikoa urte batekoa da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31an ixten da.

Egun, elkartearen jarraipena ez dago inola ziurtatuta, diru-iturri beharra dauka bere jarduera gauzatu ahal izateko, hori ela eta babesleak dira bere sostengu. Kuota desberdinak proposatzen ditu babesak bideratzen jarraitzeko:

• Norbanakoek gutxieneko kuota: 12€ / urteko

• Norbanakoen kuota arrunta: 50€ / urteko

• Elkarte / Erakunde / Taldeen gutxieneko kuota: 100€ /urteko

Borondatezkoak: kopurua norberak aukeratu dezake

Elkartearen babesle eta diru-laguntza iturri dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza. Eusko Jaurlaritzak gastu publikoan zehazten duenez, 2016ko urtarrilaren 8an 17.300€ko diru-laguntza onartu zuen Dantzan.com elkarteak ikus-entzunezko materialaren eta dantza tradizionalaren lanetara bideratzeko. Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak 3.580€ko laguntza ematen dio ezpata dantzaren urrezko domina ekitaldirako.

Orrialdearen inguruko datuak aldatu

Euskarri digitalak eguneko bataz beste 977 orrialdeko bisita ditu. Horien %53a lehendabiziko bisita dira. Eta %16ak berriro kontsumitzen edo ikusten du webgunea. Horrela, ikusi daiteke, egunero dituela irakurle berriak. Hilabetean, bataz beste 30 mila pertsonak kontsultatzen dute bere edukia. 2020 urtean 447 mila ikustaldi izan zituen orrialdeak.

Lau atal nagusi ditu orrialdeak: aktualitatea, media, edukiak eta komunitatea. Momentuko gaiak jorratzen ditu, eta horretarako “albisteak” aukera eta “hemeroteka” ditu. Lehenengoan, dantzan.eus orrialdean argitaratutako edukia kontsulta daiteke. Bigarrenean, berriz, beste hedabideetan argitaratuak. Aipatzeko da, Euskal Herriko komunikabideak direla. Albisteak euskarazkoak soilik dira, dantzan komunitatearen kasuan. Hemerotekan, ordea, euskara zein gaztelaniazko sarrerak kontsulta daitezke. Media-k, berriz, ikus-entzunezko gordailu bezala funtzionatzen du, argazki, bideo, zein audioak daude eskuragai. Edukiak atalean, informazio nabarmendua dago. Izan webguneko argitalpen esanguratsuenen data eta titular zerrenda, bertan sakatuz konsultatzeko aukera ematen duena. Edota, euskal dantzariek munduan barrena eman dituzten azken urratsak. Aurrekoaz gain, argitalpenak ere biltzen ditu, dantzaren inguruko aldizkari, disko, eta liburuen azalak luzatuz, eta baita horien laburpen edo aurrerapena ere.

600 pertsona inguru dira komunitateko kide.

Alde batetik, Dantzan erredakzio taldea dago, izen honekin sinatzen ditu bere argitalpenak. Eta bestetik, komunitatearen ekarpenak. Bertan argitaratu ahal izateko erregistro bidez funtzionatzen du. Webgunean albisteak bidali, hitzorduak argitaratu edo erantzunak uzteko beharrezkoa da bertara sartzea.

Webguneko atal bereziak aldatu

Gordailua: argitalpen nabarmenduen atal berezia.

Hemeroteka: euskal dantza tradizionalaren komunikazioa beste hedabideetan.

Erreferentziak aldatu

  • "Dantzan.com" Dantza sustatu eta hedatzeko elkartea. Elkarte-erregistroa. Noiz kontsultatua: 2021-05-16

Ikusi gainera aldatu

Irulegi irratia

Sare sozialak aldatu

Kanpoko Loturak aldatu