Lankide:Leireaiz/Proba orria

SUGAAR aldatu

Sugaar, euskal mitologiako pertsonaietako bat da.  Suge + ar  edota sua + gar hitzak elkartuz sorturiko izena dela esaten da. Beste izen batzuekin ere ezagutzen da, Sugoi eta Maju.

 
SUGAAR

Sugaar, haitzuloan bizi da eta oso lotua dago trumoi eta tximistekin. Itxuraz aldatzeko gaitasuna ere badu, gehienbat izaki eta suge formak hartzen ditu.  

Batez ere, honako herrietan agertzen da Sugaar pertsonaia, Gipuzkoan Ataunen,  Zarautzen eta Azkoitian, Bizkaian, Diman eta Lapurdin, Sara herrian.

Euskal mitologiako pertsonai honen inguruan herri kontakizun desberdinak daude, Azkoitian, Mariren senartzat dute eta ostiraletan biak elkartzean izugarrizko ekaitza sortzen dela diote. Betelun berriz, deabru gaizto bezala ezagutzen dute. Ataunen diote, gurasoen esanak ez badira betetzen Sugaarrek zigortu egiten duela. Eta, beste hainbat herritan berriz, tximista bezala zeharkatzen duela zerua, burua eta buztana sutan dituela.

ELEZAHARRAK aldatu

Hona hemen, Dimako elezahar bat, Koldo Alijostesek idatzia: [1]

Elezaharrak kontatzen du, Dimako bi gazteek Baltzolako haitzuloan ikusi zutela Sugaar. Gazteenak, harrikada batez buztana moztu omen zion sugetzarrari, nagusiak aldiz, anaiaren jokabidea desegokitzat jo zuen.

Handik urte mordoxka batera, anaia nagusiari bere herritik urrun zebilela, herri mina sartu omen zitzaion eta istantante batean Baltzolako leizera eraman omen zuen gizaseme misteriotsu batek eta agurtzerakoan, urrez gainezka zegoen kutxa bat oparitu zion eta anaia gaztearentzat gerriko gorri bat.

Gazteak ez zuen jantzi nahi izan gerrikoa eta gaztainondo bati lotuta utzi zuten, zuhaitzak berehala hartu zuen su eta leku hartan zulo bat besterik ez zen gelditu. Orduan, konturatu ziren Sugaar zela gizon misteriotsu hura.

BIBLIOGRAFIA aldatu

1- Amaroa, Euskal Mitologiaren Ataria https://sites.google.com/a/amaroa.com/www/euskal-herriko-pertsonaia-mitologikoak/sugaar Noiz kontsultatua: 2020-04-16

  1. «SUGAAR - Euskal Mitologiaren Ataria» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).