Lamiñen Sistema deritzona Amoroto eta Berriatuako lurretan (Bizkaia) hedatzen den lurpeko galerien konplexua da.  

Lamiñen Sistema
Armiña / Lamiñak
marker-color2=665448
Kokapena
Koordenatuak, parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa
Ezaugarriak
Luzera4,8 km
Bisitagarriabai
ErreferentziaMG-020/021
KatalogoaADES

Kokapena aldatu

Mereludiko karst txikiaren ekialdeko mugan, Lamiñen Sistemak kareharrizko multzo ia osoa zeharkatzen du, Atxarre (267 m) eta Gaztelukoatxa (183 m) mendi tontorren azpitik. Ur kaptazio guneak (Elizburu eta Idarreta basarrien artean) polje edo haran itsua osatzen du; han biltzen diren uren drainatze bide nagusietako bat dugu Lamiñen Sistema (bestea Atxurra kobazuloarena da).[1]

Deskribapena aldatu

Lamiñen Sistemak gutxienez hiru maila ditu: bi fosilak, eta bat aktiboa. Gaur egunean kobazulo bitatik sar daiteke bertara: Armiña eta Lamiñak I; lurpeko ibaiak azken honetatik irtetzen du.

Armiñako sarrera kenduta (bertan zabor ugari aurkitzen baitugu), Lamiñen Sistemako galeria sarea nahikoa ondo kontserbatua dago, are gehiago kontuan hartzen badugu Bizkaiko koba bisitatuenetakoa izango dela. Egia da azken urteetan graffitiak eta triskantzak egin direla, beheko galerietan ere bai, baina halere kobazuloaren kontserbazo maila oraindik ona da, bere edertasunaren zati handia gordetzen duelarik.

Ibilbidean mota guztietako espeleotemak ikus ditzakegu, ezkutu formako ezohizkoak barne; zirkulazio maila desberdinak bereiz ditzakegu, karsten egitura hidrologikoa ikasiz; mailen arteko pausu bertikalak gainditzeko baldintza fisiko onak behar dira; bloke anabasak, marmitak, urjauzia, galeria handiak bertatik bertara ikus daitezke.[2] Besteak beste, deigarriak dira ezkutu formadun espeleotemak, oso arraroak, Pech Merle (Frantzia) haitzuloaren itxurakoak.[3]

Izenak aldatu

 
Espeleotemak eta goursak Lamiñen Sisteman. Argazkia: ADES

Lamiñen Sistemara sartzeko kobazulo bien izenen gainean ez dago eztabaidarik: behekoa Lamiñen Koba izendatu izan da historikoki; eta goikoak, berriz (Armiña), izena hurbilen dagoen baserritik hartzen du.

Halere, azken honen izenaren  inguruan nahasmena dago: inguruan beste koba batzuk daudenez, literaturan Armiñako koba hau zenbaki desberdinekin izendatua aurkituko dugu. Ikus Armiñako kobak.

Historia aldatu

Kobazulo hau aspalditik ezaguna bazen ere, haren lehen erreferentzia 1962ko azaroaren 18koa da, Bizkaiko Espeleologia Taldeak goiko sarrera (Armiña) esploratu zuenekoa hain zuzen ere. Haien kronikan 350 metrotako espeleometria jaso zuten,[4] beraz ondoriozta dezakegu lehen saio hartan ez zutela beheko mailekiko konexioa aurkitu; bai ordea geroago. Izan ere, 1977an eginiko errebisioan talde berak 4300 metro topografiatu zituen.[5]

Euskal Espeleologoen Elkargoan adostutako esplorazio eskualdeen banaketan, Lamiñen Sistemako eremua ADES Espeleologia Elkartearen ardurapean dago. 80. hamarkadatik aurrera espeleometria 4800 metrotara jaso du, eta esplorazioak zabalik dirau.[6]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. ADES Espeleologia Elkartea. (2011). «Mereludi, lurpeko mundurako atia» Hondarroa Urtekaria (Ondarroa).
  2. ADES Espeleologia Elkartea. «Laminetako Sistema» www.espeleologia.info (Noiz kontsultatua: 2018-I-14).
  3. «Visite de la grotte» http://www.pechmerle.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko otsailaren 21a).
  4. Nolte, Ernesto. (1968). Catálogo de simas y cuevas de la provincia de Vizcaya. Bizkaiko Foru Aldundia, 95 or..
  5. Speleo Club Beti Goruntz. (1977). «Noticiario» Ixiltasun Izkutuak (Bilbo) (2): 18..
  6. ADES Espeleologia Elkartea. «La Premiere a Le Sumidéré escondue de la Grotte de los Laminak» http://actualid-ades.blogspot.com.es/ (Noiz kontsultatua: 2018-I-14).