Espeleotema

Inguru karstikoetan ur gezak disolbaturik daramatzan substantziak (CaCO3, CaSO4 eta abar) prezipitatzean eratzen diren mineral sekundarioen metakina; esate baterako, estalaktitak eta estalagmitak.

Espeleotemak (grezieratik, "leizeetako metaketak") edo konkrezioak karbonatazioaren ondorioz leizeetan sortutako egiturak dira. Leizeetan sortutako bigarren mailako metaketa mineral oro izendatzeko hitz zientifiko orokorra da. Egitura hauek ingurune karstikoen ezaugarriak dira, eta hainbat haitzuloetan aurkitu ditzakegu.

Biserujkako leizea, Krk uhartea, Kroazia.

Ura lurzorutik pasatzean, azidotu egiten da sustraiek sortzen duten CO2-aren ondorioz. Ur azido hau kareharrira iristean, zirrikituetatik sartzen da eta berau disolbatzen du. Kaltzio bikarbonatoz (CaCO3) aberastutako ur honek hutsune bat topatzean (kobazulo bateko galeria bat, adb.), prezipitazio fenomeno bat jasaten du: CO2 gas forman askatzen da eta kaltzita sortzen da. Ur-tanten abiadura behar bezain motela bada, estalaktitak bezalako espeleotemak sortuko dira. Abiadura handian badator ura, kaltzitak isurketa itxura hartuko du.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu