Lactarius fluens Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitate gastronomiko eskasa du, zapore pikantea.

Lactarius fluens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius fluens
Boud., 1899

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, lau-ganbila, batzuetan titiarekin, hondoratua erdian eta azkenean konkaboa, lehenengo ertza beherantz biribildua, ondoren kurbatua, azkenik izurtua; likatsua, ez oso distiratsua lehorrean, hein batean horixka-oliba kolorekoa edo grisaxka, gaztaina koloreko orbanekin, eremu zirkularrak oso estu ditu ertzerantz, arre-oliba kolorekoak, arre marroiak konpresioarekin.

Orriak: Oinera biribilduta, koskadunak, lehenago mehetuak, puntadunak, zurixkak, gero okre zurbilak, kanela kolorera biratuz hausturetan.

Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 2 cm bitarteko lodierakoa, betea, zahartzean barnehutsa, zainak ditu luzetara, okre-gris zurbila, oinarrirantz, lehoi koloreko orbanak izaten ditu, likatsua hezean, bestela lehorra, glabroa.

Haragia: Zuria, gero arrexka oinarrian, latex ugari zuria, orrietan gris bihurtzen da, ia zapore gozokoa eta usain atseginekoa.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua aldatu

Lactarius blennius oso antzekoa da, baina kolore berdexkagoa duelako eta latexak arrexka kolorerako joera duelako eta ez griserako, bereiz daiteke.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan, bereziki xarmen (Carpinus betulus) eta pagoen azpian, lurzoru karetsuak edo silizeoak. Talde txikietan.[3]

Banaketa eremua aldatu

Mendebaldeko Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 305 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 86 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu