Lactarius circellatus

Lactarius circellatus Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Ohikoa Euskal Herrian. Ez da jangarria, bere zapore garratza eta minagatik.

Lactarius circellatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius circellatus
Fr., 1838

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 10 cm arteko diametrokoa, hondoratua erdigunean eta ertza uhindua eta kiribildua, azala lubrifikatua eguraldi hezearekin, gainerakoan matea, zonatua eta gris-horixka edo oliba-ardo kolorekoa.

Orriak: Estu, orritxoekin nahasiak, adnatak edo dekurrenteak, okretik kremara kolorekoak, eta laranja-herdoil kolorera pasatzen da zaurietan edo igurtzi den lekuetan.

Orri adnatak: Oinera Iritsi eta harekin bat egiten duten orriak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Labur samarra, 2,5 - 6 x 1 - 2,5 cm-koa, oinarrian mehetua. Kolore zurixkakoa hasieran, kapelaren kolore berekoa ondoren, okre koloreak hartzen ditu maspilduetan. Oineko kortex-a koloreztatutako kizkurrekin luzetara, batzuetan, fosetaren bat ikusten da.

Haragia: Zurixka eta hauskorra. Zapore garratza, usain ahula. Latex ugari, zuria, mingotsa eta ez da kolorez aldatzen.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac", "lactis", esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Askotan egoten da Lactarius pyrogalus delakoaren ondoan, habitat bera du. Azken honek kapela marroi-grisetik okre kolorera doana du eta zonatu gabea, orri okre ilunagoak ditu, latex-a oso garratza eta lodia du eta airearekin kolore grisaxka hartuz gogortu egiten da.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean, xarma, zumar, lizar eta urritzen azpian.

Banaketa eremua aldatu

Europa, Japonia, Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Euskal Herriko perretxikoak.. ARANZADI Zientzia Elkarteko Mikologi Saila AURREZKI-KUTXA MUNIZIPALA, 589 or..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 89 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu