Lactarius cilicioides

Lactarius cilicioides Russulaceae familiako onddo espezie bat da.

Lactarius cilicioides
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius cilicioides
Fr., 1838

Deskribapena aldatu

Kapela: 2,5 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Mehea, ganbila, erdian deprimitua, lautua, inbutuaren forman; zurixka arrosa-haragi koloreko islekin, ez garbi zonatua hezetasunarekin, distiratsua lehorrarekin. Ertza beherantz biribildua, irregularki errekurbatua, tomentudun pubeszentea, leuna.

Orriak: Estu, desberdinak, itsatsiak edo pixka bat dekurrenteak, zuri-haragi kolorekoak, okre antzekoak ukitzean.

Hanka: 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 1,2 bitarteko diametrokoa, mehetua (baina baita loditua ere batzuetan) oinarrian, kapelaren kolore berekoa, arre zikin koloreko pruinadun-zetadun orbanekin, gero leuna.

Haragia: Mehea, zuria, solidoa; usain pelargonikoa eta zapore sutsua.

Latex: Zuria eta ez da kolorez aldatzen. Sutsua.[1]

Etimologia: Lactarius terminoa “lac” “lactis” esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Cilicioides epitetoa latinetik dator, mahai-tapiz, ilez egindako estalkia esan nahi duen “cilicium” hitzetik dator. Bere itxura iletsuagatik.

Toxikotasuna aldatu

Toxikoa.[2]

Nahasketa arriskua aldatu

Lactarius torminosus bezalakoa da. Kapela argiagoa duelako eta kapela ez duelako zonatua bakarrik bereizten da. Lactarius pubescens zuria eta txikiagoa da. Pubescens handiago bat bezala har liteke.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Baso eta parkeetako leku hezeetan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Suitza, Austria.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 150 or. ISBN 84-505-1806-7..
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 387 or. ISBN 84-282-0540-X (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Lactarius cilicioides: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu