Lactarius acerrimus Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Garratzegia (mina) sukaldaritzan erabiltzeko.

Lactarius acerrimus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius acerrimus
Britzelm., 1893

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 13 cm arteko diametrokoa, ganbila, baina laster laua eta azkenik hondoratua, oso irregularra eta uhindua. Ertza, makurtutik laura, uhindu-flexuosoa, kolore berarekin. Erradioaren ia heren batean bereiz daitekeen azala, likatsua eta distiratsua, eguraldi euritsuarekin, matea eta belusatu fin batekin lehorrarekin, azkenik, ilegabea eta zimurtsua heltzean; gamuza koloretik okre horira edo krema-okre kolorekoa eta okre-laranja koloreko zirkulu arinekin, normalean ertzerantz.

Orriak: Itsatsi-dekurrenteak, estu, okertuak, hankaren ondoan anastomosatuak, horietako batzuk urkilatuak eta tartekatuta orritxoekin, krema koloretik, krema okrera zahartzean, ertzak osorik eta kolore berarekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Gehienetan eszentrikoa, 2 - 4 x 1 - 2 cm-koa, zilindrikoa, mehetua oinarrirantz, betea, gero fistulosoa, pruinadunetik leunera, oro har, eskrobikulurik gabe, baina batzuetan bakar batzuekin; kapelaren kolorekoa edo zurbilagoa.

Haragia: Trinkoa, zuria, baina gero apur bat grisaxka; usain gozokoa eta zapore garratz minekoa, latex ugari jariatzen du, zuria eta mina, eta ez da kolorez aldatzen.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Acerrimus epitetoa, latinetik dator, "acerrimus" hitzetik, oso garratza esan nahi du. Bere haragiaren zapore minagatik.

Jangarritasuna aldatu

Sukaldaritzarako interesik gabea.

Nahasketa arriskua aldatu

Lactarius zonarioides delakoarekin, hau laranjagoa da eta koniferoetan ateratzen da. Lactarius zonarius espeziarekin eta Lactarius evosmus sagar usaina duenarekin ere bai.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean hazten da Quercus zuhaitzen basoetan, batez ere basoen ertzetan eta bide ertzetan.[3]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika, Afrikako iparraldea.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 420 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 82 or. ISBN 84-282-0865-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 364 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu