Laccaria proxima Hydnangiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri kaskarra. Oina baztertzea gomendatzen da.

Laccaria proxima
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHydnangiaceae
GeneroaLaccaria
Espeziea Laccaria proxima
Pat., 1887
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Laccaria laccata var. moelleri.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikoa, ganbiletik lau-ganbilera, unbilikatua; ertza inkurbatua, irregularra eta gardentasunagatik ildaskatua eguraldi hezean. Kapelaren azala matea, pixka bat fibrilosoa, ezkatatsua, kolore aldakorrekoa, gorrixka-laranja koloretik, arre-gorrixkara doan kolorekoa.

Orriak: Zabalak, zabal, arrosa zurbil kolorekoak, esporek zuriz tindatuak.

Hanka: Luzea, zilindrikoa, sendoa, zuzena edo okerra, zuntzezkoa, luzetara ildaskatua, kapelaren kolore berekoa.

Haragia: Urria, arrosa-haragi kolorekoa, higrofanoa, zapore gozo samarrekoa eta usain nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Laccaria terminoa Erdi Aroko latinetik dator, tindatzen, esan nahi duen “laccare” hitzetik. Orrien koloreagatik. Proxima epitetoa latinetik dator, auzokideena esan nahi duen, “proximus” hitzetik, Ziurrenik Laccaria laccata-ren antzekoa delako.

Jangarritasuna aldatu

Jangarri kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Laccaria laccata txikiagoa da eta oin argiagoa du. Laccaria amethystina delakoak kolore morea du.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean eta neguaren hasieran. Eremu garbietan, baina sastrakadietatik gertu ( estrepa, txilarra, ezkaia) edo basoetatik gertu (artea, pinua). Mediterraneoko kliman ugariagoa, baina ez Laccaria laccata bezain ugaria. Taldeetan ateratzen da.[5]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Costa Rica, Kolonbia, Txile, Svalbard, Europa, Errusia, Mongolia, India, Txina, Himalaiako eremua, Australia, Zeelanda Berria.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 313 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 249 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  6. Laccaria proxima: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu