Laccaria bicolor
Laccaria bicolor Hydnangiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Laccaria bicolor | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hydnangiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Laccaria | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Laccaria bicolor P.D.Orton, 1960 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoa: Laccaria farinacea
Ez da toxikoa, baina bere haragia kalitate kaskarrekoa da.
Deskribapena aldatu
Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa; ganbil-laua, erdialdean zertxobait hondoratua; kolore okre-arrexka du eta azala ezkatatsua.
Orriak: Lodiak, arrosa-haragi kolorekoak.
Hanka: Oro har, liraina da, luzetara haritsua, kapelaren kolore berekoa, oinarria izan ezik, kolore moreko kotoi eremu bat baitu.
Haragia: Morea oinaren oinarrian.[2]
Etimologia: Laccaria terminoa Erdi Aroko latinetik dator, tindatzen, esan nahi duen "laccare" hitzetik. Orrien koloreagatik.
Jangarritasuna aldatu
Jangarri kaskarra.[3]
Nahasketa arriskua aldatu
Laccaria bicolor delakoarekin, honek ere oinaren oinarria amatista kolorekoa du, baina orri moreak ditu ez arrosa kolorekoak.
Sasoia eta lekua aldatu
Udazkenean basoetan. Ugaria da.[4]
Banaketa eremua aldatu
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Txile..
Erreferentzia aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 146 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 226 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. , 146 or. ISBN 84-282-0865-4..