Kurultai (mongolieraz: ᠬᠤᠷᠠᠯᠲᠠᠢ, Хуралдай, Khuraldai; turkiar hizkuntzez: Kurultay)[1] mongoliar buruzagi zaharren eta khanen kontseilu politiko eta militarra da, gero turkiar herriak eta tatariar herriak imitatu zutena. Terminoaren jatorria mongolierazko "Kur/Khur" hitzetik dator, "batzarra" edo "biltzarra" esan nahi duena.

Kurultaien helburua, Mongolen Inperioarentzat khagan (euskaraz: «Erregeen Errege») bat izendatzeaz gain, estrategia militarrak eta postu politikoetan izendapenak zehaztea zen. Adibidez, Gengis Khan 1206ko kurultaian izendatu zuten.[2][3]

Hitza Mongoliarren historia sekretua lanean agertu zen lehen aldiz. Gaur egun, termino hori, bai turkieraz, bai mongolieraz, bai tatareraz, organo politikoak eta administratiboak aipatzeko erabiltzen dute, hala nola Parlamentua, Batzar Konstituziogilea eta abar.

Erreferentziak aldatu

  1. txinera tradizionalez: 忽里勒台 edo 庫里爾台; kazakheraz: ҚұрылтайQūryltai; tatareraz: КорылтайQorıltay; baxkireraz: ҠоролтайQoroltay; azerbaijaneraz: Qurultay; turkmeneraz: Gurultaý
  2. Commander J. Buchan Telfer, "The Bondage and Travels of Johann Schiltberger". (London, Hakluyt Society, 1879)
  3. George Vernadsky, "The Mongols and Russia". (Yale University Press, 1953)

Kanpo estekak aldatu