Kurkubika taldeko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Lizarragan, Nafarroa Garaian, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak aldatu

Neska-mutilak aritzen ziren joko honetan, batez ere neguan eta estalpean. Lurgainean hamarren bat zentimetro zituen diametroko zuloa egin, nork bere kurkubia (kukorro, kukurratx) hartu, zuloa baino metro-erdi lehenagotik bota eta hartan sartzen ahalegintzen ziren. Eta zuloan sartzeko, eskuaren erdiko hatzaz, indarra emateko erpuruaz baliaturik jotzen zuten haritz-koskoila edo kurkubia. Zuloan sartzea lortzen zuenak jolaskideengandik kurkubi bana jasotzen zuen.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu