Kung fu

Kung-fu» orritik birbideratua)

Kung fua (txineraz, 功夫, gōngfu) mendebaldean Txinako borroka-arteak izendatzeko erabilitako terminoa da: txinerazko terminoa wushu da (: gerra; shù: arte: gerrako edo borrokako artea). Taiwanen kuoshu (guoshu) izenaz ezagutzen da.[1].

Hala ere, kung fu terminoa, urteen poderioz, ahalegin eta dedikazioa eskainiz, jasotako trebetasuna gisan definitzen da. Horregatik, ez da bakarrik borroka-arteei dagokien terminoa, ahalik eta hobekien egiten saiatzen garen beste edozelako ekintzari ere esaten zaio. Borroka-arteak izendatzeko erabiltzearen ohitura mendebaldeko herrialdeekiko harremanengatik sortu zen.

Izenaren jatorria aldatu

Kung fuaren jatorrizko izena wu shu da, hots, gerrako artea, baina kung fu izen sintagmak ordezkatu zuen, maisutza esanahia ere bazuelako. Gaur egun, terminoa Txinako borroka-arte tradizionala aipatzeko erabiltzen da; wushu izena, aldiz, kung fu modernoaren kirol-sistemari dagokio, hau da, olinpiadetara zuzenduta dagoen ahalegin handia eskatzen duen kirola.

Arte hori ezagutarazteko, oso garrantzitsuak izan ziren Bodhidharmaren agerpena (Ta-Mo, txineraz) eta Jackie Chan. Bruce Leek filmen bidez eman zion entzutea.

Kung fuan badago, eskuaren bitartez, aurkariari eztarria ateratzeko teknika bat, "tigrearen atzaparra" izenaz ezaguna da. Ez da nahitaezkoa izaten eztarria ateratzea, aurkaria hil edo larriki zauri dezakeen kolpe bat nahikoa izaten da. Txapelketetan debekatuta dago eta defentsa pertsonalean erabiltzea ere legez kontrakoa da, arriskutsuegia delako.

Beste estilo batzuk aldatu

  • Tao yang chuan
  • Shaolin kung-fu
  • Kung-fu "defentsa pertsonala"
  • Bugai pai
  • lung ying kuen

Erreferentziak aldatu

  1. Yang, Jwing-Ming.. (1989). The root of Chinese Chi kung: the secrets of Chi kung training. Yang's Martial Arts Association ISBN 0-940871-07-6..