Bruce Leetxineraz: 李小龍; jaiotzako izen-deiturez Lee Jun-fan, txineraz: 李振藩— (San Frantzisko, Ameriketako Estatu Batuak, 1940ko azaroaren 27a – Kowloon Tong, Hong Kong, 1973ko uztailaren 20a) borroka arteetako maisua, akzio filmetako aktorea, filosofoa,[1] zinemagilea eta Jeet Kune Do borroka-artearen sortzailea izan zen. Ameriketako Estatu Batuetan jaioa, hongkongdar jatorrikoa zen. XX. mendeko borroka arteetan itzal handiena duen maisutzat eta ikono kulturaltzat hartzen da.[2] Brandon Lee eta Shannon Lee aktoreen aita izan zen.

Bruce Lee

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak李振藩
JaiotzaSan Franciscoko Txinatar Hospitala1940ko azaroaren 27a
HerrialdeaBritainiar Hong Kong
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaHong Kong
San Frantzisko
Seattle
Lehen hizkuntzaYue txinera
HeriotzaKowloon Tong (en) Itzuli1973ko uztailaren 20a (32 urte)
Hobiratze lekuaLake View Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: garuneko edema
Familia
AitaLee Hoi-chuen
AmaGrace Ho
Ezkontidea(k)Linda Lee Cadwell  (1964 -  1973)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaSeattle Central College (en) Itzuli
Washingtongo Unibertsitatea
(1961 - 1964)
HizkuntzakYue txinera
ingelesa
Irakaslea(k)Yip Man
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, telebista-aktorea, zinema aktorea, idazlea, zinema ekoizlea, gidoilaria, aktorea, martial artist (en) Itzuli, stunt performer (en) Itzuli, stunt coordinator (en) Itzuli eta errealizadorea
Altuera1,72 metro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)李元鑒
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateoa

brucelee.com
IMDB: nm0000045 Allocine: 1986 Rottentomatoes: celebrity/bruce_lee Allmovie: p41139 24346 Metacritic: person/bruce-lee TV.com: people/bruce-lee-1
Facebook: BruceLee Twitter: brucelee Instagram: brucelee Last fm: Bruce+Lee Musicbrainz: 6413abb6-755c-4fa8-8401-43ee23e60d70 Find a Grave: 612 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Lee San Frantziskon (Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak) jaio bazen ere, txinatar jatorriko gurasoak zituen, eta Hong Kongen bizi izan zen nerabezaroa bukatu arte. Hong Kongen eta Hollywooden ekoitzi zituen filmek borroka-arteen filmen itzala handitu zuten, eta Mendebaldean txinatar borroka-arteen ezaguera zabaldu zuten.

Lee ikono kultural bihurtu zen, batez ere txinatarrentzat, bere filmetan aberriaren harrotasuna ordezkatzen zuelako.[3] Txinatar borroka-arteak praktikatzeari ekin zion kung fu batez ere.

Zinema aldatu

1993an, haren bizitzan oinarritutako Dragon: The Bruce Lee Story («Dragoia: Bruce Leeren historia») filma estreinatu zen.

Idazlanak aldatu

  • Chinese Gung-Fu: The Philosophical Art of Self Defense (1963). Bruce Leek idatzitako lehen liburua.
  • Tao of Jeet Kune Do (1973). Hil ondoan argitaratua.
  • Bruce Lee's Fighting Method (1978). Hil ondoan argitaratua.

Antzezlanak aldatu

 
Haren omenezko estatua, Hong Kongen.

Filmak aldatu

Urtea Jatorrizko titulua Ingelesezko titulua Pertsonaia
1941 Golden Gate Girl Umea
1946 The Birth of Mankind
1948 Fu gui fu yun Wealth is Like a Dream
1949 Meng li xi shi Sai See in the Dream Yam Lee
1950 Xi lu xiang My Son, Ah Chung Lee Siu Lung
1951 Ren zhi cue Infancy Ngau
1953 Qian wan ren jia
1953 Fu zhi guo Father's Fault
1953 Ku hai ming deng The Guiding Light
1953 Ci mu lei A Mother's Tears
1953 Wei lou chun xiao In the Face of Demolition
1955 Gu xing xue lei
1955 Gu er xing
1955 Ai Love
1955 Ai xia ji Love Part 2
1955 Er nu zhai We Owe It to Our Children
1956 Zhia dian na fu
1957 Lei yu The Thunderstorm
1960 Ren hai gu hong The Orphan Ah San
1969 Marlowe bera Winslow Wong
1969 The Wrecking Crew bera Borroka koreografoa
1971 The Big Boss Fists Of Fury Cheng Chao-an
1972 Fist of Fury The Chinese Connection Chen Zhen (陳真)
1972 The Unicorn Palm Borroka koreografoa eta cameoa
1972 Way of the Dragon Return of the Dragon Tang Lung
1972 The Game of Death Hai Tien
1973 Enter the Dragon bera Lee Jauna
1978 Game of Death bera Billy Lo
1979 Game of Death II Tower of Death Billy Lo

Telebista aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. John R. Little. (1996). The warrior within. Contemporary Books ISBN 978-0-8092-3194-2. (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  2. TIME 100: "Bruce Lee"
  3. Dennis, Felix eta Atyeo, Don "Bruce Lee King of Kung-Fu" Straight Arrow Books (1974) ISBN 0-87932-088-5

Kanpo estekak aldatu