Koxketan taldeko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Beasainen, Gipuzkoan, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak aldatu

Joko honetan zabalean sei edo zortzi zentimetro inguruko zulo borobila egin lurgainean eta intxaur-alea botatzen zuten biraka zulora jolaskideek, bost bat metrotik. Ahal izanez gero zuloan sartu behar zen, edo bestela ahalik eta hurbilen utzi.

Zuloan sartzen zuenak eta hurbilen uzten zuenak ematen zion hasiera benetako jokoari. Erpuruaz eta erdiko hatzaz baliaturik jaurtitzen zuten intxaur-alea besteak jotzeko asmoarekin. Jotzeari "kotx" esaten zitzaion eta ukitutako intxaurra jotzailearen eskuetara pasatzen zen. Huts eginez gero, hurrengoa jarraitzen zitzaion jokoari.

Jokoan bi bakarrik gelditu eta bat galtzaile eta bestea irabazle gertatzean ematen zitzaion berriro hasiera jokoari.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu