Kemijärviko armarria

Kemijärviko armarria (finlandieraz, Kemijärven vaakuna) Finlandia iparraldean dagoen Kemijärvi hiriaren ikur nagusia da.

Kemijärviko armarria
Kemijärviko armarria

Armarria 1952. urtean udal kontseiluak antolatu zuen lehiaketan aukeratua izan zen (Barne Ministerioak 1954ko apirilaren 3an onartu zuen). Irabazlea Olof Eriksson artistaren armarria izan zen eta hiriaren ikur nagusi bihurtu zen hiru urtez. Hain zuzen ere, 1957an, hiria bitan banatu zen: Kemijärven kauppala edo hirigunea alde batetik, eta Kemijärven maalaiskunta edo landa-herria bestetik. Erikssonen armarria landa-herriak bereganatu zuen, eta hirigune edo burguan Ahti Hammar margolariak propio sortu zuen armarria ezarri zen. Azkenik, hamasei urteren ostean -1973. urtean-, bi udalerriek berriro ere bat egin zuten eta bateratze horren ikurra bihurtu zen beste behin Kemijärviko armarria.

Zelai beltz baten gainean, sustraiak zabaltzen dituen zilarrezko enborra ageri da, zilarrezko sei puntako bi izarrek gordetzen dutena. Enbor moztuarekin, egileak hiriaren bi bereizgarri nagusiak irudikatu nahi izan zituen: alde batetik, hastapenetik ekonomiaren muina izan den basogintza eta, bestetik, Kemijärvi aintzira; izan ere, azken honek aingura edo ertzetatik zabaltzen diren sustraien itxura du. Izarrek eta atzealde ilunak, azkenik, hiriaren kokapena adierazten dute, Zirkulu Polar Artikoaren bihotzean; hain zuzen, kolore hitsak (grisa, beltza) eta izarrak Lappiko udalerriko armarrien bereizgarri nagusiak dira, eskualdeko zerua irudikatzen dutenak [1][2].

Erreferentziak aldatu

  1. Suomen kunnallisvaakunat. Suomen Kunnallisliitto ISBN 951-773-085-3..
  2. Snellman, Hanna. (1998). Scripta Historica XXVII - Rohkea, reima ja horjumaton. Oulun Historiaseura, 130-135 or. ISBN 951-96266-6-2..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu