Ke zuria eta ke beltza

Ke beltza (italieraz fumata nera) Konklabe batean Aita santua aukeratzeko beharrezko bozken 2/3ak lortzen ez direnean bozketa txandaren amaieran Kapera Sixtinoko tximinitik ateratzen den ke beltza da. Usadioz, ke beltz horren jatorria amaitu gabeko bozketaren papertxoak lasto hezearekin batera erretzean zetzan. Gaur egun ke beltza sortzeko erreketari antrazenoa eta sufrea gehitzen zaizkio.

Ke zuria edo fumata bianca Kapera Sixtinoko tximinitik ateratzen, Aita Santu berria aukeratua izan dela adierazten du.
Ke beltza edota fumata negra, kardinal hautagai bakar batek ere ez duela Aitasantu izendatzeko behar adina bozka lortu adierazten du.

Ke zuria (italieraz fumata bianca), aldiz, bozketak arrakasta izan eta Aita Santu berri bat aukeratua izan dela esan nahi du. Kea amaitzean, kardinal protodiakonoak San Petri basilikako balkoian eta San Petriren plazan zain dagoen jendeari Habemus Papam esaldiaz aukeraketa amaitu dela adierazi die eta Aita Santua berriaren izena lehenbizikoz ezagutarazi ohi du. Kolore zuria lortzeko, erreketari potasio kloratoa, laktosa eta kolofonia gehitu ohi zaizkio.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu