Kea erretzen ari den edo oso bero dagoen material bati darion gasen eta partikula solido txikien multzoa da. Normalean partikula solido txiki horiek errautsa eta hondakinak izaten dira.

Kea.

Kea-arnastea suteek eragindako heriotzen lehenengo kausa da. Biktimak intoxikaturik hiltzen dira keak askatzen dituen karbono monoxidoa, HCN azido zianhidrikoa eta itotzen dituzten partikula txikiak direla eta. Horrez gain, keak partikula minbizi-sortzaileak aska ditzake.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu