Kantabriar zirkulua (latinez: circulus cantabricus) Antzinaroan eta, neurri txikiago batean Erdi Aroan zalditeria arinak erabilitako taktika militarra izan zen. Flavio Arrianoren[1] eta Hadrianoren adlocutioren arabera,[2] cantabricus impetusekin batera, kantabrien eraso tradizionala izan zen (eta hortik datorkio bere izena), Kantabriar Gerrak eta gero erromatar armadak erabiliko zuena.

La Espina del Gallegoko kastroan topaturiko San Vicente de Toranzoko estelaren zati bat, non kantabriar zaldun armatu bat agertzen den.

Xabalinez armaturiko zaldunak bi eskuadroitan zatitu eta lerro-eraso baten planta egiten zuten, batzuek eskuinaldetik eta besteek ezkerraldetik. Etsaien lerroraino ailegatzekotan zirela, hegalen muturrerantz bira egin, xabalinak jaurti eta ezkutuez babestuta atzera egiten zuten. Horrela zirkuluerdi bat osatzen zuten (bi taldeek zirkulu oso bat) eta behin eta berriro errepikatzen zuten maniobra.

Taktika infanteria eta arkuteriaren aurka erabiltzen zuten, batez ere. Zaldunen etengabeko mugimenduak abantaila ematen zien infanteria motelaren aurrean eta zalditeria objektibo zaila bilakatzen zen. Horrela, formazio itxiak (adibidez, erromatar legioak) esetsi eta higatzen zituzten.

Badaude kantabriar zirkuluaren antzekoak diren beste zalditeria-maniobrak: partiar desarra (arku eta geziak erabiltzen zituena) edo kiribila (pistolak erabiltzen zituena).

Erreferentziak aldatu

  1. Flavio Arrinano. Techne Taktike, 40
  2. CIL. VIII, 2532

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kantabriako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.