Artikulu hau arma babesgarriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ezkutu (argipena)».

Ezkutua ezkerreko besoan eramaten zen arma babesgarri bat da[1]. Ezagutzen ditugun antzinakoenak Sumerrekoak (K.a. III. milurtekoak) dira eta mendebaldean XVII. mendera arte erabili zituzten, orduan su-armen hedapenak zaharkituta utzi baitzituen.

Alemaniako Thorsberg Moor-en topaturiko bi egurrezko ezkutu (K.o. III. mendekoak). Erdian metalezko unboa du.
Polizia ezkutua

Arkeologian, ezkutuaren erdain jarri ohi zen metalezko errefortzua aurkitu ohi da. Borobila izaten zen, unbo[2] izena ematen zaio egungo arkeologian eta bere formagatik edo dekorazioagatik informazio asko eman dezake. Ezkutuak material organikoez egina izaten zirenez, eta gehientsuenetan ez dira dira gorde, baina unbo metalez egina zegoenean, errazago kontserbatu da.

Motak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Gil, Eliseo. (1986). «San Miguel de Atxa (Gasteiz, Araba)» Arkeoikuska (Eusko Jaurlaritza): 26..

Kanpo estekak aldatu