Kami Rita

xerpa nepaldarra

Kami Rita (Thame, 1970) alpinista eta xerpa nepaldarra da, Everest mendira igoera gehien egin dituen gizakia hain zuzen ere[1]. 2021ean 25. aldiz igo zuen planetako mendirik altuena eta ordutik ere igoera gehiago egin ditu.

Kami Rita

Bizitza
Jaiotza1970 (53/54 urte)
Herrialdea Nepal
Jarduerak
Jarduerakgidaria

Biografia aldatu

Solukhumbu barrutiko Thame herrian hazi zen. Gela bakarra zuen etxean bizi zen familia guztia. Tenzing Norgay xerpa ere bertan bizi izana zen eta Kami Ritaren aita ere mendian gidari aritu zen zen. Gaztaroan Thame Dechen Chokhorling monastegian denboraldi bat egin zuen baina hura utzi eta mendiak igotzeari ekin zion. Gerora kazetari bati horrela esan zion; "Analfabetoak eta pobrea ginen eta ez zegoen beste bizibiderik, horregatik hasi ginen mendi arriskutsuak eskalatzen".

1992an izan zuen lehenengo esperientzia mendian Oinarrizko kanpalekuan sukaldari laguntzaile gisa[2], baina dirudienez 12 urte zituenetik aritu izan zen kargak eramaten. 1994an 24 urte zituela igo zuen aurreneko aldiz Everest mendia.

2017an 21. aldiz igo zuen Everest eta Apa xerpak eta Phurba Tashi xerpak zuten errekorra berdindu zuen[3]. Orduan esan zuen erretiroa hartu aurretik 25 aldiz igo nahi zuela[2] eta 2021eko maiatzaren 7an lortu zuen[4].

Kami Ritak Everest soilik ez, K2, Cho Oyu, Manaslu, Annapurna eta Lhotse ere igo ditu[5].

Familia aldatu

Gaur egun Kathmandun bizi da Lakpa Jangmu emaztearekin eta bi semerekin. Semeek ikasketak izan ditzaten lan egin du mendian ibiltzea arriskutsua delako[6].

Kami Ritaren aita 1950. mendizaleen aurreneko gidarietako bat izan zen eta Lakpa Rita anaiak ere 17 aldiz igo du Everest mendia[7].

Igoerak aldatu

# Urtea Eguna Oharrak
1 1994 maiatzaren 13an S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
1995 ez 8.500 metrotaraino iritsi zen, altuera handiko langile gisa
2 1997 maiatzaren 25ean S Col - SE Ridge-etik, eskalatzaile gisa
3 1998 maiatzaren 25ean S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
4 1999 maiatzaren 13an S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
5 2000 maiatzaren 23an S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
6 2002 maiatzaren 25ean S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
7 2003 maiatzaren 30ean S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
8 2004 maiatzaren 24an S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
9 2005 maiatzaren 30ean S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
10 2006 maiatzaren 20an S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
11 2007 maiatzaren 22an S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
12 2008 maiatzaren 24an S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
13
14
2009 maiatzaren 5ean
maiatzaren 23an
S Col - SE Ridge-etik, sokak ezartzeko taldearekin
S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
15
16
2010 maiatzaren 5ean
maiatzaren 24an
S Col - SE Ridge-etik, sokak ezartzeko taldearekin
S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
17 2012 maiatzaren 18an S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
18
19
2013 maiatzaren 10ean
maiatzaren 22an
S Col - SE Ridge-etik, sokak ezartzeko taldearekin
S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
2015 ez Ez zuen igotzea lortu lurrikara batek eragindako elurjauziaren ondorioz
20 2016 maiatzaren 20an S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
21 2017 maiatzaren 27an S Col - SE Ridge-etik, altuera handiko langile gisa
22 2018 maiatzaren 16an S Col - SE Ridge-etik
23
24
2019 maiatzaren 15ean
maiatzaren 21ean
S Col - SE Ridge-etik
S Col - SE Ridge-etik
25 2021 maiatzaren 7an S Col - SE Ridge-etik
26 2022 maiatzaren 7an S Col - SE Ridge-etik
27 2023 maiatzaren 17an S Col - SE Ridge-etik

Erreferentziak aldatu

  1. Benavides, Angela. (2019-05-21). «Kami Rita Sherpa Notches 24th Everest Summit » Explorersweb» Explorersweb (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  2. a b (Ingelesez) «This veteran Sherpa is trying to reach the top of Everest for a record-breaking 22nd time» The Independent 2018-04-11 (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  3. (Ingelesez) «Nepalese Kami Rita Sherpa scales Mount Everest for record 21 times» Financialexpress 2017-05-27 (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  4. (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/revistadesnivel. (2021-05-10). «Kami Rita Sherpa suma su 25º Everest en el primer día de cimas de la temporada» Desnivel.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  5. (Ingelesez) «Most ascents of 8,000ers» Guinness World Records 2022-05-07 (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  6. (Ingelesez) jogles. (2018-05-16). «Kami Rita Summits Everest for 22nd Time» Outside Online (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  7. (Ingelesez) Press, Associated. (2018-05-16). «Sherpa guide Kami Rita climbs Everest for record 22nd time» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kami Rita