Annapurna (nepaleraz: अन्नपूर्ण) Himalaiako mendigune bat da, Nepalen dagoena. Mendiguneko gailurretako bat, Annapurna I deritzona, munduko mendirik altuenetan hamargarrena da, 8.091 metro baititu. Munduko mendirik arriskutsuenen artean dago, igo dutenen % 41ek bizia utzi baitute bertan. 2014ko urrian, elur-jausi baten ondorioz 43 pertsona hil ziren trekking batean, eta beste 175 zauritu. Ipar-mendebaldeko aurpegia da biderik errazena.

Annapurna
Datu orokorrak
Mendirik altuenaAnnapurna I (en) Itzuli
Garaiera8.091 m
Prominentzia2.984 m
Motamendikate
Geografia
Map
Koordenatuak28°35′46″N 83°49′13″E / 28.5961°N 83.8203°E / 28.5961; 83.8203
MendikateaHimalaia
Estatu itsasgabe Nepal
Province of NepalGandaki Province

Izena aldatu

Annapurna, devanagari idazkeran अन्नपूर्णा, sanskritozko toponimo bat da, "uztaren ama" edo "ugalkortasunaren ama" erran nahi duena.

Gailurrak aldatu

Hona hemen mendiguneko gailur nagusiak:

Annapurna I 8.091 m
Annapurna II 7.937 m
Annapurna III 7.555 m
Annapurna IV 7.525 m
Gangapurna 7.455 m
Hego Annapurna 7.219 m

Igoerak aldatu

1950eko ekainaren 3an, Maurice Herzogek eta Louis Lachenal frantziarrek lehen aldiz igo zutenean, Annapurna garaitutako lehen zortzimilakoa izan zen. Hegoaldeko aurpegia lehenbiziko aldiz Don Whillans eta Dougal Haston britainiarrek eskalatu zuten, 1970ko maiatzaren 27an. Neguko lehenbiziko igoera Jerzy Kukuczka eta Artur Hajzer poloniarrek egin zuten, 1987ko otsailaren 3an.

Euskal mendizaleak aldatu

 
Mendigunearen ikuspegia.

1988ko urriaren 3an, Pablo Aldai eta Juanfer Azkona bertara igotzen lehen euskaldunak izan ziren. 1999an, Juanito Oiarzabalek gailurreraino iristea lortu zuen eta, modu horretan, 14 zortzimilakoak osatu.[1] 2002an, Alberto Iñurrategik tontor hartan bertan marka bera erdietsi zuen.[2] 2010eko apirilaren 17an, Edurne Pasaban tontorreratu zen,[3] bere azkenaurreko 8.000koa izan zena, 14ak hurrengo hilabetean osatu baino lehen.

2008ko maiatzaren 23an, Iñaki Otxoa de Olza hil zen Annapurnako goiko aldean.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Juanito Oiartzabal: "Hau ez da maldarik gabeko zelaia izan". Euskaldunon Egunkaria, 1999ko maiatzak 23, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-3-22).
  2. Olasagasti, Ramon. Hamalaugarrena, dotore. Euskaldunon Egunkaria, 2002ko maiatzak 17, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-3-22).
  3. Pasabanek igo du Annapurna. Berria, 2010eko apirilak 17, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-3-22).
  4. Annapurnan geldituko da Iñaki Otxoa Olza mendizalearen gorpua. Berria, 2008ko maiatzak 23, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-3-22).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu