KAE Ligako 2021eko denboraldia

2021eko KAE Liga
Getariako Arraun Elkartea
Getariak laugarren aldiz irabazi zuen KAE Liga eta lehenengoz TKE Ligara igo zen Kaikurekin batera.
Datu orokorrak
Antolatzailea Kantauriko Arraun Elkartea
Partaideak 23 talde (13+10)
Estropadak 27 estropada (15+12)
Hasiera 2021eko ekainaren 19a
Amaiera 2021eko abuztuaren 22a
Palmaresa
Txapelduna Getaria (11,53 p.)
Txapeldunordea Kaiku (11,13 p.)
Ohorezko tx. Pedreña (10,93 p.)
San Pedro (9,92 p.)
Jaitsiera Astillero (2,67 p.)
Lapurdi (2,29 p.)
2020
2022

KAE Ligako 2021eko denboraldia KAE Liga arraun lehiaketaren hamaseigarren denboraldia izan zen. Bi mailako txapelketak ekainaren 19n hasi ziren Pasaian, eta abuztuaren 21ean (bigarren maila) eta 22an (lehen maila) bukatu ziren Hondarribiko eta Bilboko uretan hurrenez hurren; guztira, 27 estropada jokatu ziren[1]. 2021ekoa lehiaketa ez-ohikoa izan zen, COVID-19 pandemiak zenbait estropada baldintzatu baitzituen; esate baterako, lehenengo mailan lau ontzik ezin izan zuten arraun egin astebururen batean. Aurreko denboraldian TKE Ligan arraun egiteko aukera galdu ostean, Pedreña eta San Pedro elkarteak igoera play-offa jokatzeko txartela lortzen saiatu ziren berriro. Lehian lehen mailatik jaitsitako Kaiku eta KAE 2 mailatik igotako Castro eta Lapurdi elkartu zitzaizkien[2]. Guztira, 23 ontzi aritu ziren txapelketan, 13 lehen mailan eta 10 bigarrenean[3].

Denboraldi honetako txapeldun nagusia Getariako Arraun Elkartea izan zen. Guztira, 11,53 puntuko batezbestekoa eta 5 bandera eskuratu zituzten gipuzkoarrek, horietatik 2 beraien herriko estropadetan. Txapeldunordea, berriz, Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea izan zen. Bizkaitarrek lehiaketaren bigarren zati paregabea egin zuten Jose Luis Korta entrenatzailearekin[4], eta 6 bandera eta 11,13 puntuko batezbestekoa lortu zuten. Bi ontziak, gainera, azkarrenak izan ziren irailaren 18an eta 19an jokatu zen igoera play-offean eta hurrengo denboraldian lehen mailan arituko dira[5]. Bestetik, ohorezko txanda Pedreñak eta San Pedrok osatu zuten; kantabriarrek 2 bandera eskuratu zituzten, sanpedrotarrek 1, eta seigarren egin zuen San Juanek beste 1[6].

Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, Lapurdik (2,29 puntu) eta Astillerok (2,67) maila galdu zuten. Lapurtarrak ligako motelenak izan ziren eta lortutako emaitza onenak bi 10. postu baino ez ziren izan. Kantabriarrek, aldiz, beherakada handia izan zuten denboraldiaren amaieran eta 15 estropadetatik 7tan azken postuan gelditu ziren[6].

Azkenik, bigarren mailari dagokionez, Busturialdea Arraun Elkarteak nagusitasun osoz irabazi zuen txapelketa eta hurrengo denboraldian lehenengo mailan arituko da Hondarribiaren bigarren ontziarekin batera[6].

Lehenengo maila aldatu

Partaideak aldatu

Guztira, 13 elkarte izan ziren hamaseigarren denboraldian parte hartu zutenak; horietatik 5 gipuzkoarrak izan ziren, 4 kantabriarrak, 3 bizkaitarrak eta lapurtar 1[3]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Kaiku, Castro eta Lapurdi elkarteen parte hartzea izan zen. Bizkaitarrak 2020ko denboraldian azken postuan gelditu ziren TKE Ligan eta mailaz jaitsi behar izan zuten[7]. Kantabriarrak eta lapurtarrak, aldiz, lehenengo bi postuak lortu zituzten KAE Ligako 2020ko denboraldian; beraz, lehen mailan arraun egiteko txartelak eskuratu zituzten[2].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) 2020
 
Arkote Arkote Arraun Taldea Plentzitarra   Gorka Etxeberria Plentzia (Bizkaia) 5.a
 
Astillero Sociedad Deportiva de Remo Astillero San José XV   Vasile Matei El Astillero (Kantabria) 10.a
 
Camargo Club de Remo Valle de Camargo Virgen del Carmen   Pedro Gabancho Camargo (Kantabria) 7.a
 
Castro Sociedad Deportiva de Remo Castreña La Marinera   Enrique Vitoria Castro Urdiales (Kantabria) 1.a (KAE2)
 
Deustu-Bilbo Deustu Arraun Taldea Tomatera   Alexander Esteban Deustu, Bilbo (Bizkaia) 4.a
 
Getaria Getariako Arraun Elkartea Esperantza   Jon Larrañaga Getaria (Gipuzkoa) 3.a
 
Kaiku Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea Bizkaitarra   Jose Luis Korta Sestao (Bizkaia) 12.a (TKE)
 
Lapurdi Lapurdiko Arraun Taldea Xubero   Aitor Artetxe Donibane Lohizune (Lapurdi) 2.a (KAE2)
 
Orio B Orio Arraunketa Elkartea San Nikolas   Anjel Mari Larrañaga Orio (Gipuzkoa) 9.a
 
Pedreña Sociedad Deportiva de Remo Pedreña Seve Ballesteros   Joseba Fernandez Pedreña, Marina de Cudeyo (Kantabria) 1.a
 
San Juan Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea Erreka   Endika Zaldua Donibane, Pasaia (Gipuzkoa) 6.a
 
San Pedro Sanpedrotarra Arraun Elkartea Libia   Mikel Arostegi San Pedro, Pasaia (Gipuzkoa) 2.a
 
Zumaia Telmo Deun Arraun Kirol Elkartea Telmo Deun   Iñaki Larrañaga Zumaia (Gipuzkoa) 8.a

Estropadak aldatu

Denboraldi honetan 15 estropada eta bandera izan ziren jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. Pasaiako XXXVI. Ikurrina Pasaia, Gipuzkoa 2021eko ekainaren 19a
 
San Pedro
2. Andoni Galarragaren Oroimen Estropada Getaria, Gipuzkoa 2021eko ekainaren 20a
 
Getaria
3. V. Adegi Bandera Pasaia, Gipuzkoa 2021eko ekainaren 27a
 
Kaiku
4. Donibane Lohizuneko XXIX. Estropada Donibane Lohizune, Lapurdi 2021eko uztailaren 3a
 
San Juan
5. Sestaoko Udaleko XX. Bandera Sestao, Bizkaia 2021eko uztailaren 4a
 
Pedreña
6. Camargoko Udaleko XXIX. Bandera Camargo, Kantabria 2021eko uztailaren 10a
 
Getaria
7. Zumaiako XXXVI. Ikurrina Zumaia, Gipuzkoa 2021eko uztailaren 17a
 
Getaria
8. Orio Kanpiña III. Bandera Orio, Gipuzkoa 2021eko uztailaren 18a
 
Pedreña
9. Marina de Cudeyo XVI. Bandera Marina de Cudeyo, Kantabria 2021eko uztailaren 24a
 
Kaiku
10. XXVII Bandera del Real Astillero de Guarnizo El Astillero, Kantabria 2021eko abuztuaren 7a
 
Kaiku
11. Getariako XII. Estropada Getaria, Gipuzkoa 2021eko abuztuaren 8a
 
Getaria
12. XLIX Bandera Ciudad de Castro Urdiales Castro Urdiales, Kantabria 2021eko abuztuaren 14a
 
Getaria
13. ETE-Ciudad de Castro Urdiales Castro Urdiales, Kantabria 2021eko abuztuaren 15a
 
Kaiku
14. Plentziako XXXII. Ikurrina Plentzia, Bizkaia 2021eko abuztuaren 21a
 
Kaiku
15. Regata Villa de Bilbao Bilbo, Bizkaia 2021eko abuztuaren 22a
 
Kaiku

Sailkapena aldatu

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 Banderak Lorpena
1. Getaria 11,53 8 13 9 12 11 13 13 9 12 11 13 13 12 12 12 5 Igoera play-offa
2. Kaiku 11,13 9 12 13 7 12 10 8 12 13 13 11 8 13 13 13 6
3. Pedreña 10,93 11 10 6 11 13 12 11 13 11 12 12 12 10 10 10 2 Ohorezko txanda
4. San Pedro 9,92 13 11 12 10 9 7 12 11 10 -1 -1 11 9 7 7 1
5. Arkote 9,40 12 6 7 8 10 11 10 10 9 10 10 10 6 11 11 -
6. San Juan 8,73 10 8 10 13 5 9 9 8 8 9 8 9 7 9 9 1
7. Deustu-Bilbo 8,58 7 9 11 9 8 8 -1 -1 -1 8 9 7 11 8 8 -
8. Zumaia 5,85 5 7 8 6 7 6 7 -1 -1 5 5 5 5 6 4 -
9. Orio B 5,00 3 5 4 5 6 5 4 5 7 6 7 4 4 4 6 -
10. Castro 5,00 1 3 5 3 4 4 5 7 6 7 6 6 8 5 5 - Jaitsiera play-offa
11. Camargo 3,38 6 4 3 2 2 2 6 6 4 -1 -1 1 3 3 2 -
12. Astillero 2,67 4 2 2 4 1 3 3 4 5 3 3 3 1 1 1 - 2022ko KAE-2 Liga
13. Lapurdi 2,29 2 1 1 1 3 1 -1 3 3 4 4 2 2 2 3 -

1 Camargo, Destu-Bilbo, San Pedro eta Zumaia elkarteak ezin izan ziren lehian aritu jardunaldiren batean edo hainbatetan taldean COVID-19 positibo bat izateagatik. Araututakoaren arabera, kale egin zuten estropadetan ez zuten punturik jaso eta denboraldia amaitu zenean batezbesteko emaitza kalkulatu zitzaien.

Jaitsiera/Igoera play-offa aldatu

Kanporaketa honetan lau ontzik parte hartu zuten: denboraldia 10. eta 11. postuan amaitu zuten elkarteek, Castrok eta Camargok; eta bigarren mailako 2. eta 3. ontzi azkarrenek, Portugaletek eta Hondarribia Bk[6]. Bestalde, Getariak eta Kaikuk TKE Ligako kanporaketan igoera lortu zutenez[5], jaitsiera/igoera play-off honetan lau ontzietatik hiruk eskuratu zuten 2022ko denboraldian lehen mailan parte hartzeko txartela.

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) Emaitza
 
Camargo Club de Remo Valle de Camargo Virgen del Carmen   Pedro Gabancho Camargo (Kantabria) 11.a (KAE)
 
Castro Sociedad Deportiva de Remo Castreña La Marinera   Enrique Vitoria Castro Urdiales (Kantabria) 10.a (KAE)
 
Hondarribia B Hondarribia Arraun Elkartea Ama Guadalupekoa   Gonzalo Carrión Hondarribia (Gipuzkoa) 3.a (KAE2)
 
Portugalete San Nikolas Arraun Taldea Jarrillera   Jaime Ríos Portugalete (Bizkaia) 2.a (KAE2)
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. Lorpena
  1 Castro 4 4 2022ko KAE-1 Liga
  2 Camargo 3 3
  3 Hondarribia B 2 2
  4 Portugalete 1 1 2022ko KAE-2 Liga

Bigarren maila aldatu

Partaideak aldatu

Guztira, 10 elkarte izan ziren bigarren mailan parte hartu zutenak; horietatik 6 gipuzkoarrak izan ziren, 3 bizkaitarrak eta kantabriar 1[2]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasun nagusia lehen mailatik jaitsi zen Donostiarraren bigarren traineruaren parte hartzea izan zen. Bestetik, sei denboraldi itsasoratu gabe igaro ostean, Illunbe Kirol Elkarteak ontzia osatzea lortu eta lehiaketara bueltatu zen Deusturen bigarren traineruarekin batera[8]. 2020ko denboraldian arraun egin zuten Actividades Náuticas Castro eta Santurtzi B, aldiz, lehorrean gelditu ziren[9].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) 2020
 
Busturialdea Busturialdea Arraun Elkartea Artarri   Luis Ángel Salvador Elantxobe (Bizkaia) 5.a
 
Deustu B Deustu Arraun Taldea Tomatera   Gerardo Ranero Deustu, Bilbo (Bizkaia) -
 
Donostiarra B Kaiarriba Arraun Elkartea Torrekua II   Rufo Urtizberea Donostia (Gipuzkoa) 11.a (KAE)
 
Hibaika Hibaika Arraun Elkartea Madalen   Imanol Cascante Errenteria (Gipuzkoa) 8.a
 
Hondarribia B Hondarribia Arraun Elkartea Ama Guadalupekoa   Gonzalo Carrión Hondarribia (Gipuzkoa) 3.a
 
Mutriku Mutriku Arraun Taldea Mutriku   Jacinto Salinas Mutriku (Gipuzkoa) 6.a
 
Portugalete San Nikolas Arraun Taldea Jarrillera   Jaime Ríos Portugalete (Bizkaia) 4.a
 
Santoña Club de Remo Santoña Virgen del Puerto   José Antonio Cuero Santoña (Kantabria) 11.a
 
Trintxerpe Illunbe Kirol Elkartea Azkuene   Antonio Da Silva Trintxerpe, Pasaia (Gipuzkoa) -
 
Zarautz B Zarautz Arraun Elkartea Enbata   Alexander Orena Zarautz (Gipuzkoa) 10.a

Estropadak aldatu

Denboraldi honetan 12 estropada eta bandera izan ziren jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. Pasaiako XXXVI. Ikurrina Pasaia, Gipuzkoa 2021eko ekainaren 19a
 
Hondarribia B
2. Elantxobeko XXXIII. Traineru Estropada Elantxobe, Bizkaia 2021eko ekainaren 27a
 
Busturialdea
3. Mutrikuko V. Yurrita Group Bandera Mutriku, Gipuzkoa 2021eko uztailaren 3a
 
Portugalete
4. Kaiarriba Donostiarrako XI. Ikurrina Donostia, Gipuzkoa 2021eko uztailaren 10a
 
Busturialdea
5. XXXIX Bandera Noble Villa de Portugalete Portugalete, Bizkaia 2021eko uztailaren 18a
 
Portugalete
6. Errenteria Hiria VIII. Ikurrina Pasaia, Gipuzkoa 2021eko uztailaren 24a
 
Busturialdea
7. I Ikurriña de Promoción Remo en Bilbao Bilbo, Bizkaia 2021eko uztailaren 31
 
Busturialdea
8. LI Bandera Excelentísimo Ayuntamiento de Santoña Santoña, Kantabria 2021eko abuztuaren 1a
 
Portugalete
9. Trintxerpeko Bandera Pasaia, Gipuzkoa 2021eko abuztuaren 7a
 
Mutriku
10. Zarautz Arraun Elkartean XII. Ikurrina Zarautz, Gipuzkoa 2021eko abuztuaren 14a
 
Busturialdea
11. ETE-Ciudad de Castro Urdiales Castro Urdiales, Kantabria 2021eko abuztuaren 15a
 
Donostiarra B
12. Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako XV. Bandera Hondarribia, Gipuzkoa 2021eko abuztuaren 21a
 
Busturialdea

Sailkapena aldatu

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 Banderak Lorpena
1. Busturialdea 8,75 6 10 9 10 8 10 10 9 9 10 4 10 6 2022ko KAE Liga
2. Portugalete 8,00 9 8 10 8 10 7 7 10 8 6 8 5 3 Igoera play-offa
3. Hondarribia B 7,17 10 3 7 9 4 9 9 7 7 9 5 7 1
4. Mutriku 6,58 5 9 6 4 7 5 5 8 10 7 9 4 1 Ohorezko txanda
5. Donostiarra B 6,42 8 7 5 6 1 8 8 4 6 5 10 9 1
6. Deustu B 5,83 4 6 8 7 9 6 6 6 5 4 3 6 -
7. Zarautz B 5,33 7 4 4 5 5 4 4 5 3 8 7 8 -
8. Hibaika 3,82 3 5 3 3 6 4 3 3 4 3 6 3 -
9. Santoña 2,17 2 2 2 2 31 3 2 2 2 2 2 2 -
10. Trintxerpe 1,11 1 1 1 1 2 -2 -2 -2 1 1 1 1 -

1 Santoñak 3 segundoko zigorra jaso zuen palekin kolpea jotzeagatik[10].
2 Trintxerpeko ontzia ez zen hiru jardunalditan itsasoratu.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c "2021eko egutegia". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2021.06.26
  2. a b c "2020ko emaitzak", Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.01.02
  3. a b "2021eko elkarteak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2021.06.26
  4. "Jose Luis Korta Kaikura itzuli da taldeari laguntzera". Berria. 2022.01.02
  5. a b "Tolosaldea Euskotren Ligan arituko da; Getaria eta Kaiku, Eusko Label Ligan". Eitb.eus. 2022.01.02
  6. a b c d "2021eko emaitzak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.01.02
  7. "Hondarribia lider da Aresko bandera irabazita, eta Kaikuk maila galdu du". Eitb.eus. 2022.01.02
  8. "2021ean trainerua aterako du Trintxerpe-Illunbek". Oarsoaldeko Hitza. 2022.01.02
  9. "2020ko elkarteak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.01.02
  10. "XXXIX Bandera Noble Villa de Portugalete". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.01.02

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu