Jupiter Ascending
Jupiter Ascending (euskaraz Jupiter Helmuga) 2015eko Wachowskitar estatubatuar zinema zuzendariek zuzendutako zientzia-fikziozko filma bat da. Channing Tatum, Mila Kunis, Sean Bean, Eddie Redmayne eta Douglas Booth aktoreek antzeztu zuten.
Filmaren eszena oso labur bat Bilboko itsasadarran eta Guggenheim Bilbao Museoaren inguruko paisaietan oinarritua dago. Filmaketa labur hauek 2014eko maiatzaren hasiera aldera burutu ziren.
Argumentua aldatu
Jupiter Jones (Mila Kunis) gaueko zerupean jaio zen eta seinaleek etorkizunean gauza handiak egingo zituela adierazten zuten. Nahiz eta izarrekin amets egiten jarraitu, bere eguneroko bizitza etxeen garbiketa eta hainbat harreman arazotsuen hausturetara mugatzen da. Halere ez da patuak gordetzen dionaz jabetzen, egun batez bere bila Lurrera etorri eta genetikoki eraberritua izan den Caine (Channing Tatum) militar ohiarekin topo egiten duen arte. Topaketa honen arrazoia Jupiter bera Unibertsoaren oreka osoa aldarazi dezakeen kate genetiko batetako zati dela da.
Aktoreak aldatu
- Channing Tatum: Caine Wise
- Mila Kunis: Jupiter Jones
- Sean Bean: Stinger Apini
- Eddie Redmayne: Balem Abrasax
- Douglas Booth: Titus Abrasax
- James D'Arcy: Jupiter Jonesen aita
- Bae Doona: Razo
- Tuppence Middleton: Kalique Abrasax
- Vanessa Kirby: Katharine Dunlevy
- Terry Gilliam:
- Gugu Mbatha-Raw: Famulus
- Edward Hogg:
- Ariyon Bakare: Greeghan
- Christina Cole: Gemma Chatterjee
- Maria Doyle Kennedy: Aleksa
- Spencer Wilding: Falque
Kanpo estekak aldatu
- Jupiter Ascending filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)