Junior (1994ko filma)
Junior 1994ko Ivan Reitman estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. Arnold Schwarzenegger, Danny DeVito, Emma Thompson, Frank Langella eta Pamela Reed aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua aldatu
Alex Hesse (Arnold Schwarzenegger) doktore genetista eta zientzialari prestigiotsuak eta bere lankidean Larry Arbogast (Danny DeVito) doktore ginekologoak Espectane izeneko botika berri bat ikertzen ari dira, haren bidez edozein emakumek haurdunaldi osasuntsua eta arrakastatsua izateko segurtasuna bermatzen duela uste baidute. Gizakiekin esperimentatzen hasi behar direnean, unibertsitateak beren proiektua ezeztatu eta laborategiaren ardura Reddin (Emma Thompson) doktore genetistari emango diote, hortaz zientzialariek esperimentua Alex berarekin burutzea erabakiko dute.
Aktoreak aldatu
- Arnold Schwarzenegger: Alex Hesse doktorea, ikerlari genetista
- Danny DeVito: Larry Arbogast doktorea, onstetrizinista eta ginekologoa
- Emma Thompson: Diana Reddin doktorea, ikerlari genetista
- Frank Langella: Noah Banes doktorea, ikerlari taldearen burua
- Pamela Reed: Angela
- Aida Turturro: Louise
- James Eckhouse: Ned Sneller
- Megan Cavanagh: Willow
- Christopher Meloni: Lanzarotta jauna
- Brianna eta Brittany McDonnell: Junior
- Ryan eta Zachary Doss: Jake
Kanpo estekak aldatu
- Junior filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Junior filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)