Juanjo San Sebastian Arroyo (Bilbo, 1955) euskal alpinista da, 1980ko hamarkadan eta 1990ekoan ezagunenetarikoa.

Juanjo San Sebastian
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Jose San Sebastian Arroyo
JaiotzaBilbo, 1955 (68/69 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea, dokumentalgilea eta idazlea
Jasotako sariak

1979an lehenengo igoerak egin zituen Alpeetan Europako Erdialdean eta Andeetan Hego Amerikan. 2 urte geroago lehenengo aldiz Himalaiara joan zen Asia aldera, eta ordutik zortzimilako batzuetara igotzen lortu egin zuen.

Afrikan (Kilimanjaro eta Ruwenzori), Kanadan (Lotus Flower Tower, Cirque of the Unclimbables-en, Northwest Territories-en; Nahanni eta Yukon ibaien jaitsierak kanoan), AEBetan (Zodiac eta North America Wall, Yosemiteko El Capitán-en), Argentinan (Aconcagua), Brasilen (Pão de Açúcar) eta Zeelanda Berrian ere ibili izan da mendian edo bestelako kiroletan.

Ibilbidea aldatu

17 urterekin ekin zion eskaladari. 1981ean egin zuen lehendabiziko espedizioa Himalaiara eta Karakorumera. Horien artean nabarmentzen dira Everesteko hegoaldeko zutabera egindako saiakera, Makalu eta Cho Oyuko igoerak eta Shisha Pangmako erdialdeko tontorra. 1986an saiatu zen Broad Peakera igotzen, Chogolisako ipar-ekialdeko ertzean bide berri bat zabaldu ostean. Halaber, K2ko mendebaldeko aurpegian bide japoniarra egiten saiatu zen. Mendi hartara beste hiru aldiz itzuli zen, Cessen bidetik, bide normaletik eta azkenik 1994an tontorra lortu zuen iparraldetik, Atxo Apellanizekin batera. Espedizio horretan Atxo bere sokakide eta laguna hil zen, erreskatatzen saiatu arren. Bizipen garrantzitsu hauek "Cita con la cumbre" liburuan jaso zituen.

Zortzimilakoak aldatu

  1. Makalu (8.463 m)
  2. Cho Oyu (8.201 m)
  3. Shisha Pangma (8.027 m)
  4. K2 (8.611 m)

Dokumentalgilea aldatu

RTVEko lantaldekoa izan zen 1983tik 2004ra, "Al filo de lo imposible" saioan hain zuzen ere. "Bájame una estrella" dokumentala ere egin zuen 1992an, Miriam Garcia Pascual eskalatzaile aitzindariari buruzkoa eta hark idatzitako egunerokoan oinarriturik.

Halaber, "El Viaje" izenburukoa egin du, bai eta euskal alpinismoaren historiari buruzko sorta bat ere.

Idazlea aldatu

Liburuen arloan, "Cuando la luna cambie. Historia de una expedición al Karakorum" (Desnivel, 2000), "Cita con la cumbre. Una historia de tragedia y amistad en el K2" (Desnivel, 2011) eta "¿Cuánto es mucho tiempo? Retazos del camino" (Desnivel, 2020) idatzi ditu bestela.

Sariak aldatu

2018ko abenduan Bilbon, Mendi Film Festivalen WOP fundazioaren saria jaso zuen, alpinista moduan bere ibilbideagatik eta eredu moduan superazio, ausardia eta konpromisoan.[1]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu