Juan María Gelbentzu

piano-jotzaile espainiarra

Juan María Gelbentzu Fernández (Iruñea, Nafarroa, 1819ko abenduaren 27a - Madril, Espainia, 1886ko urtarrilaren 8a) Nafarroako organo-jotzaile eta pianista izan zen.

Juan María Gelbentzu

Bizitza
JaiotzaIruñea, 1819
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1886 (66/67 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, piano-jotzailea eta organista
Jasotako sariak
Musika instrumentuapianoa

IMSLP: Category:Guelbenzu,_Juan_María Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Juan María Gelbentzu Fernández Iruñean jaio zen, Nafarroan, 1819ko abenduaren 27an.

Ardogintzan ari zen familian, Gelbentzu Iruñean ikasteko aukera izan zuen lehenengo eta Madrilen, gero. Aita organo-jotzailea izan zuen lehen irakasle. Pianon saria irabazi eta gero, Parisera joan zen eta Chopin, Sigismund Thalberg edo Liszt ezagutu zituen.

1841ean, Pedro Albénizen sustituzioa egin zuen organoan Madrilgo Errege kaperan eta Espainiako errege-familiari lotuta bizi izan zen beti, Elisabet II.a Borboikoa eta Frantzisko Asiskoa Borboikoaren alaben piano irakaslea izan zelarik. Urte horretan jauregian izan ziren kontzertuen antolakuntzan zer esan handia izan zuen.

Laster egin zen ospetsu Beethovenen eta Chopinen ganbera-musikaren interprete eta pianista gisa. Obra gutxi idatzi zuen: moteteak, zortzikoak eta melodiak.

1844ko azaroaren 13an, Franz Lisztekin batera jo zuen kontzertua 4 eskutara Príncipe antzokian, gaur Madrilgo Teatro Español denean.

Mijaíl Glinka konpositorearekin ere izan zuen harremana hau Madrilen izan zenean eta errusiar musikariaren konposizio pila gordeko du.

1863an, Madrilgo Kuarteto Elkartea sortu zuen Jesús de Monasteriorekin batera eta ohiko pianista izango zen bertan.

Lan zabala egin zuen, era berean, konpositore gisa, erromantizismoan hasi zen mugimendu berritzailean murgildurik. Zortzikoa eta jota erabili zituen erruz forma musikal kultu bilakatuz. Pianorako pieza intimistak nabarmentzen dira, En la cuna (Canto para mi hijo) edo Romanza sin palabras dira horren adibide.

San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako Musika ataleko kide izan zen eta Alfontso XII.ak Isabel Katolikoaren Ordenaren Gurutzea eman zion.

Gelbentzuren artxibo musikala Madrilgo Liburutegi Nazionalean kontserbatzen da[1]

Iruñeak kale bat eskaini zion musikariari.

Erreferentziak aldatu