Jose Ramon Zubimendi Imaz

idazle espainiarra
Joxe Ramon Zubimendi» orritik birbideratua)

Jose Ramon Zubimendi Imaz (Usurbil, Gipuzkoa, 1952) euskal idazlea eta egokitzailea da.

Jose Ramon Zubimendi Imaz
Bizitza
JaiotzaUsurbil, 1952 (71/72 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Biografia aldatu

1980. urteaz geroztik lan handia egin du euskarazko komunikabideetan euskararen kalitatea eta egokiera ikuskatzen eta bideratzen, hizkuntza-arduradun, bikoizketa-zuzendari, gidoigile, aktore, itzultzaile, esatari edota gainbegirale lanetan. Euskadi Irratiak eta HABE erakundeak eragindako Antzoki iluna sailaren zuzendari izan zen, eta 1990ean Argia Saria eskuratu zuen Bernardo Atxagaren irrati-nobelen egokitzapena eta zuzendaritzagatik.

Irakasle-lanetan ere aritzen da, eta Idazkera liburua (1993) idatzi du. Euskaltzaindiako Jagonet kontsulta- eta aholku-zerbitzuaren arduradun da.

Erreferentziak aldatu