Jon Barrenetxea

txirrindulari bizkaitarra

Jon Barrenetxea Golzarri (Gamiz-Fika, 2000ko apirilaren 20a - ) euskal txirrindularia da, gaur egun Movistar Team talde profesionalean aritzen dena.

Jon Barrenetxea

Bizitza
JaiotzaGamiz-Fika2000ko apirilaren 20a (24 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Caja Rural-Seguros RGA 2021-2023
Cafés Baqué 2019-2020
Movistar Team 2024-
 

Facebook: jon.ba.509 Twitter: BarrenetxeaJon Instagram: jonbarrenetxea_ Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea aldatu

Hasiera eta ibilbide amateurra aldatu

Jon Barrenetxea zortzi urterekin hasi zen txirrindularitzan. Mungiako Valentin Uriona Txirrindularitza Eskolan ikasi zuen, bere anaia nagusia den Mikelekin.

Gazteen kategorietan, euskal txirrindulari onenetakoa izan zen. Kadetetan, hamahiru garaipen lortu zituen, horien artean txapelketa ospetsu batzuk. Junior mailan ibilbide arrakastatsua izan zuen, hogei garaipen lortu zituelarik, horien artean nabarmentzekoa da 2018ko Espainiako txapelketa. Urte berean, Europako txapelketetan lehiatu zen 43. postuan amaituz baita Munduko txapelketan ere, 36. postua lortuz.

2019an Baqué-Ideus-BH taldera pasatu zen, afizionatuetan, unibertsitateko ekonomia ikasketekin jarraitzen zuen bitartean. Uztailean, 23 urte baino gutxiagoko txirrindularientzat den Antzuola Saria eskuratu zuen.[1] Denboraldi horren amaieran, berriz, ez zuen garaipenik lortu, apendizitisaren ebakuntza bat zela eta.

2020an afizionatuen mailan nabarmendu zen garaipen ugari lortuz (Zumaiako Saria, Goierriko Itzulia, Nafarroako Txapelketa, San Gregorio Saria).[2] Bere lan onekin Euskaldun Txapelketa irabazi zuen (Euskal Herriko 26 urtetik beherako txirrindularientzat hainbat proba biltzen dituena). Urriaren 11n, denboraldi ederra burutu zuen, Balentziaga Memoriala irabazita eta bestetik, ibilbide malkartsu batean jokatutako Espainiako Kopa afizionatuarentzako.

Ibilbide profesionala aldatu

2021ean profesionaletara pasatu zen, Caja Rural-Seguros RGA taldean hain zuzen, Movistar eta Euskaltel-Euskadi taldeen proposamenak jaso arren.[3]

2023ko denboraldiaren amaieran, hurrengo bi urtetarako kontratua sinatu zuen Movistarrekin.[4]

Palmaresa aldatu

Amateurretan aldatu

2018

2019

2020

Profesionaletan aldatu

2022

2023

Sailkapena lasterketa nagusietan aldatu

Itzuli Handiak aldatu

Itzuli Handia 2021 2022 2023 2024
Italiako Giroa
Frantziako Tourra
Espainiako Vuelta 74.

—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu

Beste Itzuliak aldatu

Itzulia 2021 2022 2023 2024
Down Under Tour X X 32.
Paris-Niza 42.
Euskal Herriko Itzulia 87. 99. 67.

—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu

Klasikoak eta Txapelketak aldatu

Lasterketa 2021 2022 2023 2024
Milan-San Remo 42.
Amstel Gold Race UT
Donostia Klasikoa UT UT
  Europako errepideko txap. 51.
  Espainiako errepideko txap. 36. UT 8.
  Espainiako elojupeko txap. 14. 18.

—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu

Taldeak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Jon Barrenetxea izan da azkarrena Antzuolako sarian - Antzuola» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
  2. Fuentes, Pepe. Jon Barrenetxeak irabazi du Berriatuan eta euskaldunaren final orokorra eraman du | EKFB. (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
  3. «Jon Barrenetxea profesionaletara pasatuko da, Caja Ruralek fitxatuta» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-11-12 (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
  4. «Movistarrek Jon Barrenetxea fitxatu du 2025era arte» EITB Euskal Irrati Telebista 2023-10-20.

Kanpo estekak aldatu