Johann Pachelbel

Alemaniar musikagilea, organo-jolea eta irakaslea

Johann Pachelbel (/paˈxɛlbəl/ ahoskatua) (Nurenberg, 1653ko abuztua - ib., 1706ko martxoaren 3a) musika-konposatzaile eta organo-jotzaile alemaniarra izan zen. Garai barrokoan kokatzen da eta Johann Sebastian Bach baino belaunaldi bat zaharragoa da. Izatez, haren aitaren laguna izan zen. Haren lanen artean ezagunena Kanona Re maiorren da, hiru biolin eta baxu jarrairako idatzia eta grabazio askotan jasoa.

Johann Pachelbel

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohann Pachelbel
JaiotzaNurenberg1653ko irailaren 1a
Herrialdea Alemania
HeriotzaNurenberg1706ko martxoaren 3a (52 urte)
Hobiratze lekuaSt. Rochus Cemetery (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Altdorf (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Heinrich Schwemmer (en) Itzuli
Georg Caspar Wecker (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, organista eta irakaslea
Lan nabarmenak
Mugimenduamusika barrokoa
Genero artistikoafuga
kanona
chaconne (en) Itzuli
musika klasikoa
Musika instrumentuaorganoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

IMDB: nm0655341 Allmovie: p214012
Spotify: 62TD7509VQIxUe4WpwO0s3 Musicbrainz: 2251b277-2dfb-4cf1-83f3-27e29f902440 Songkick: 438578 Discogs: 115463 IMSLP: Category:Pachelbel,_Johann Allmusic: mn0000635037 Find a Grave: 9671257 Deezer: 5866 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Pachelbel Nurenbergen jaio zen eta 1653ko irailaren 1ean bataiatu zuten. Jaioterrian hil zen, 1706ko martxoaren 3an. Handik sei egunera hilobiratu zuten. Organo-jotzaile, klabizenbalo-jotzaile eta konposatzaile ezaguna izan zen.

Txikitan jaso zituen lehenbiziko konposizio- eta interpretazio-ikasgaiak Heinrich Schwemmer-en eta Georg Kaspar Wecker-en eskutik. San Lorenzoko Akademian ikasketak egindakoan, 1669an, Altdorf-eko unibertsitatean sartu zen. Eskolak hartzen zituen bitartean, organo-jotzaile lanak ere egiten zituen baina, familiaren ekonomia-egoera zela eta, ezin izan zuen unibertsitatean segitu: urtebete besterik ez zuen egin bertan. Itxura denez, 1670eko udaberrian edo, Ratisbonako eskola poetikora hurbiltzen hasi zen eta Kaspar Prentz-en eskola partikularretara joaten: horrela, garaiko italiar konposatzaile handien berri egin zuen.

Prentz-en eraginez, Vienara aldatu zen 1673an, San Estebanen katedralean ordezko organo-jotzaile postua hartuta. Handik lau urtera Eisenacheko gorteko organo-jotzaile izendatu zuten, Johann Georg printzearen zerbitzuan. 1678ko ekainean Erfurteko eliza protestanteak kontratatu zuen. Han bertan ezkondu zen Barbara Gabler andrearekin 1681ean, baina bi urteren buruan alargundu zen, emaztea eta semea izurri baten ondorioz hil baitziren. Handik urtebetera, 1684an, berriz ezkondu zen Judith Drommer-ekin. Bigarren ezkontza hartatik bost seme eta bi alaba izan zituzten; horietatik bi musikari izan ziren: Wilhelm Hieronymus eta Carl Theodorus.

1690ean Stuttgart-etik deitu zioten, Württemberg-en gortetik, musikari eta organo-jotzaile kargua har zezan, baina 1692an, handik alde egin behar izan zuen, frantsesen inbasioagatik. Nurenbergera itzuli zen eta Turingiako Gotha hiriko organo-joltzaie izendatu zuten. Haren maisu Wecker hil zenean, 1695ean, haren organo-jotzaile kargua eman zioten Nurembergeko San Sebaldon, eta han segitu zuen hil artean.

Lanak aldatu

Pachelbel musika-lan askoren egilea da. Horien artean nabarmentzekoak dira organorako egin zituen konposizioak (preludioak, tokatak, fugak...), lied espiritualak, klabizenbalorako hainbat pieza, esaterako Hexachordum Apollinis, hainbat koral, zenbait meza, motete, kantata, fantasia eta Magnificat. “Cantabile” estiloan (ahotsetan erregulartasuna, harmonia eta erritmoa) maisu izan arren, bere musika, bai instrumentala eta bai bokala, ahantzita gelditu zen bera hil ondoren eta ez zen errekuperatu XIX. mendearen lehen erdira arte. Franz Commer-ek haren organo-obraren parte bat argitaratu zuen. 1901ean haren Magnificat eta 95 fugak argitaratu ziren eta geroago klabizenbalorako konposizio asko ere argitaratu ziren.

Oso ezaguna da haren Kanona Re maiorren: ezkontzetan-eta maiz erabiltzen da.

Bitxikeria aldatu

  • Pachelbelek Bach familiarekin harremana izan zuen. Johann Sebastian Bach-en anaia J. Christoph-en maisua izan zen eta arreba baten aitapontekoa.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu