Ratisbona [1] (alemanez: Regensburg, ˈʁeːɡŋ̍sbʊɐ̯k ahoskatua; latinez: Castra-Regina) Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiri bat da, Palatinatu Garaiko (Pfalz) hiriburua. Danubio eta Regen ibaien bat-egitean kokaturik, erromatarren garrantzi handiko kokagunea izan zen, muga (Limes Germanicus) defendatzen baitzuen.

Ratisbona
Regensburg
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Regional district in BavariaPalatinatu Garaia
AlkateaGertrud Maltz-Schwarzfischer (en) Itzuli
Izen ofizialaRegensburg
Jatorrizko izenaRegensburg
Posta kodea93047, 93049, 93051, 93053, 93055 eta 93057
Udalerri kodea09362000
Geografia
Koordenatuak49°01′N 12°05′E / 49.02°N 12.08°E / 49.02; 12.08
Map
Azalera80.85 km²
Altuera343 m
MugakideakRatisbonako barrutia eta Q854173 Itzuli
Demografia
Biztanleria157.443 (2022ko abenduaren 31)
3.901 (2021)
alt_left 80.753 (%51,3) (%48,7) 76.690 alt_right
alt_left 78.385 (%49,8) (%47,1) 74.225 alt_right
Dentsitatea1.947,35 bizt/km²
Etxebizitzak60.905
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0941
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakAberdeen, Brixen, Clermont-Ferrand, Pilsen, Odesa, Qingdao, Budapest District I (en) Itzuli eta Tempe (Arizona)
MatrikulaR
regensburg.de

Historia aldatu

Radasbona hiri germaniarra Erromaren mendeko Castra Regina bihurtu zen, Marko Aurelioren kuartel nagusi.[2] Geroago, Bavariako dukearen mende egon zen. 1207an hiri-gutuna jaso zuen, eta 1245. urtean Inperioko hiri askea izan zen. Hiri oparoa izan zen ibaian zehar egiten zen merkataritzari esker. Erreforma garaian dieta bat izenpetu zen bertan (1541). 1542an, Erreformaren alde jarri zen hiria. Maximiliano II.aren eta printze protestanteen arteko negoziazioak gauzatu ziren 1575ean Rodolfo erromatarra errege izendatzeko eta 1555. urteko Augsburgeko bakearen baldintzak bere horretan uzteko. Saxonia-Weimar-eko Bernardok hartu zuen hiria, eta Inperio santuaren egoitza bihurtu zen 1663. urtetik aurrera. 1684an, Ratisbonako su-etenaren ondorioz, Luis XIV.aren esku geratu zen Estrasburgo. 1809an frantsesek hartu zuten Ratisbona eta Bavariako estatura anexionatu zuten hurrengo urtean.

Ratisbonako dieta aldatu

1541. urtean Karlos V.a enperadoreak katolikoen eta protestanteen arteko batasuna bultzatzeko deitu zuen bilera. Johann Eck, Johann Gropper eta Julius von Pflug teologo katolikoak, eta Philipp Melanchton eta Martin Bucer protestanteak bildu ziren. Hasieran akordioa lortzetik gertu ibili arren, hautsi egin zen bilera. Bost urte geroago saiatu zen enperadorea berriro eta, huts egin ondoren, protestanteen aurkako gerrari ekin zion.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Ratisbona)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.6 4.1 10.5 17.3 20.6 24.2 26.3 24.5 20.6 14.4 7.2 2.9 14.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2.6 -2.8 0.1 4.4 8.1 11.8 13.6 12.5 9.3 5.1 1.8 -1.7 5.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 51 34 37 41 76 77 81 79 43 38 45 56 658
Eguzki orduak 44 73 140 194 211 226 240 194 158 105 45 37 1667
Hezetasuna (%) 88 84 78 72 71 71 70 74 79 84 88 89 79
Iturria (1): World Meteorological Organisation[3]
Iturria (2): Alemaniako Meteorologia Zerbitzua[4]

Ekonomia aldatu

Errepideen eta burdinbideen bidegurutze garrantzitsua da. Industria (industria kimikoa, janari-industria, larrugintza, tresneria elektrikoa, automobilgintza, zurgintza) da ekonomia-jarduera nagusia. Turismoak ere garrantzia du.

Monumentuak aldatu

Oso hiri zaharra da, eta garai bateko monumentu ugari gorde ditu. Aipagarriak dira XIII-XVI. mendeetako San Pedro katedrala, San Emerando monasterio erromanikoa (XVIII. mendean berritua), XIV. mendeko udaletxe gotikoa, Danubio ibaia zeharkatzen duen 1135. urteko harrizko zubia, domingotarren komentua (XIII-XIV. m.) eta beste etxe eta jauregi historikoak.

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia - 157. araua
  2. BeerAdvocate. Iron Age Braumeisters of the Teutonic Forests. .
  3. World Weather Information Service – Regensburg. 2011ko ekaina.
  4. 2015ko martxoa.
  5. (Ingelesez) Aberdeen City Council. Who is Aberdeen twinned with?. .
  6. (Frantsesez) National Commission for Decentralised cooperation. in: Délégation pour l’Action Extérieure des Collectivités Territoriales (Ministère des Affaires étrangères)..

Demografia aldatu

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak aldatu