Joaquín Antonio Kamino

(1754-1819)

Joaquín Antonio Kamino Orella (Donostia, Gipuzkoa, 1754Lugo, Galizia, 1819) gipuzkoar historialaria eta apaiza izan zen.

Joaquín Antonio Kamino
Bizitza
JaiotzaDonostia1754ko uztailaren 13a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaLugo1819ko iraila (65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, apaiza eta itzultzailea
Lan nabarmenak

Biografia aldatu

Filosofia- eta Teologia-ikasketak egin zituen. Donostiako kronikari ofiziala izan zen. Donostiako udal artxibategia miatu eta antolatu zuen oso-osorik. Hango paperak bildu eta Historia Civil, Diplomática, Eclesiástica, Antigua y Moderna de la Ciudad de San Sebastián liburua idatzi zuen. Ezinbesteko erreferentzia-liburua izan zen, gerora, 1813ko Donostiako sutean erre egin baitzen artxibategia. Obra hori Aurrera egunkariak (1870eko gehigarria) eta Euskal-Erria aldizkariak (1887-1892) eman zuten lehenbizikoz ezagutzera.

Oñatiko unibertsitateko irakasle eta erretore izan zen (1787). Konbentzioko gerra zela eta Lugora jo zuen, eta bertako katedraleko kalonjea izan zen hil arte.

Erreferentziak aldatu