Jezebel (filma)
Jezebel (euskaraz Jezabel) 1938ko William Wyler estatubatuar zinema zuzendariaren maitasun drama filma bat da. 1933ko Owen Davis idazlearen Jezebel eleberrian oinarritua dago. Bette Davis, Henry Fonda, George Brent, Margaret Lindsay, Donald Crisp eta Fay Bainter aktoreek antzeztu zuten.
Bette Davis aktoreak Estatu Batuetako Hegoaldeko izaera zital eta gaiztoko emakumearen antzezpen bikaina burutu zuen.
Filmak 2 Oscar Sari irabazi zituen: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Bette Davis) eta Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Fay Bainter).
Argumentua aldatu
Julie Marsden (Bette Davis) eta bere senargaiaren (Henry Fonda) patua elkarrekin ez bizitzea dela dirudi. Izaera txarreko emaztegaiak senargaiarekiko dituen gutxiespen eta itxuskeriek benetan maite duen gizona harengandik urruntzen amaituko dute. Senargaia bidai luzea baten ondoren hirira itzultzean, bere emazte berriarekin agertuko da (Margaret Lindsay). Julie guztiz sumindu eta bikotea banatzen saiatuko da.
Aktoreak aldatu
- Bette Davis: Julie Marsden
- Henry Fonda: Preston Dillard
- George Brent: Buck Cantrell
- Donald Crisp: Livingstone doktorea
- Fay Bainter: Izeba Belle Massey
- Margaret Lindsay: Amy Bradford Dillard
- Richard Cromwell: Ted Dillard
- Henry O'Neill: Theopholus Bogardus jenerela
- Spring Byington: Kendrick andrea
- John Litel: Jean La Cour
- Gordon Oliver: Dick Allen
- Janet Shaw : Molly Allen
- Theresa Harris: Zette
- Margaret Early: Stephanie Kendrick
- Irving Pichel: Huger
- Eddie Anderson: Gros Bat
Iruditegia aldatu
Kanpo estekak aldatu
- Jezebel filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Jezebel filmaren trailer edo iragarkia ikusgai (Ingelesez)